Kondeaneko Aldapa 11: Araubide orokorreko 11 etxebizitza alokairuan

Tolosako Udalak,  2017ko apirilaren 19an, Alkatearen 2017/665 zkidun. Dekretu bidez, Kondeaneko aldapa 11ko araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak alokairuan esleitzeko oinarriak onartu ditu.

Etxebizitza hauek esleitzeko oinarrien ezaugarri nagusiak hauek dira:

  • Lau  solairutan banatzen diren 11 etxebizitza  izango dira, logela bat, bi eta hiru logelatako etxebizitzak izango dira.
  • Etxebizitza hauen onuradun  izateko, eskatzaileek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte:

Diru sarrerei dagokionez etxebizitzak esleitzeko prozesuan parte hartzeko, bizikidetza unitateek 3.000 eta 39.000 euro arteko diru-sarrerak eduki beharko dituzte. 2015 urteko diru sarrerak kontutan hartuko dira. (2015 urteko ERRENTA AITORPENA)

  • Bizitokiaren betebeharrari edo udalerriarekiko lan loturari dagokionean:

Tolosa ohiko bizilekua izatea eta bertan erroldatuta izatea, gutxienez urtebete, oinarriak onartu eta hurrengo egunetik atzera kontatzen hasita.  
Tolosan 15 urtez erroldatuta bizi izana.
Tolosarekin lan lotura izatea, gutxienez urtebete, oinarriak onartu eta hurrengo egunetik atzera kontatzen hasita.  
Beste etxebizitzarik ez izatea.

  • Lau kupo desberdin bereizten dira:

a) Mugikortasun urri iraunkorreko eskatzaileentzako kupoa: Etxebizitza egokitu bat erreserbatzen zaio kupo honi.
b) Tolosako Udalaren beharretarako erreserba: 2 etxebizitza gordeko dira.
c) Babes bereziko egoeran egon daitezkeen eskatzaileak: 2 etxebizitza gordeko dira.
d) Kupo orokorra: 6 etxebizitza.


ESLEIPEN PROZEDURA: Esleipena baremazio sistema erabiliaz egingo da, hau da, eskaera bakoitzari  puntuazio bat emango zaio baremoaren arabera eta kupo bakoitzean puntuazio altuena lortzen duten bizikidetza unitateak esleipendunak bilakatuko dira. Baremazioak ondorengo irizpideak kontutan hartuko ditu: Bizikidetza unitatearen diru sarrerak, Tolosako Udaleko errentamendu araubideko etxebizitza babestuak, zuzkidura bizitokiak eta parekatutako etxebizitzen eskatzaileen erregistroan antzinatasuna eta Udalerriarekiko lotura (errolda).

EPEA: Babes ofizialeko etxebizitza hauen esleipenean parte hartu ahal izateko inskripzioa Tolosako Udaletxeko Erregistroan egin beharko da, azkeneko eguna 2017ko ekainaren 9a izango delarik.
Gainera, lehenagotik Tolosako Udaleko errentamendu araubideko etxebizitza babestuak, zuzkidura bizitokiak eta parekatutako etxebizitzen eskatzaileen erregistroan izena emanda dauden bizikidetza unitateei gutun bana bidaliko zaie, jakinarazteko zertan diren sustapeneko oinarri orokorrak eta lehen aipatu epea jarriko zaie sustapenean parte hartzea erabakitzeko.

Cita previa

Servicio de atención ciudadana y registro del Ayuntamiento de Tolosa (UDATE)

Para mayor comodidad y evitar esperas, le recomendamos concertar una cita previa. Para ello, le llamaremos al teléfono que nos ha facilitado en las 24 horas (día hábil) siguientes a la cumplimentación de este formulario, para contestar a su consulta o confirmar la fecha y hora de la cita.

SOLICITAR CITA PREVIA