Tolosako Udalak bat egin du UEMAren ‘Egin nirekin ere euskaraz!’ kanpaina berriarekin

Cita previa
Más información

Ayuntamiento de Tolosa
15/11/2023 | Euskara y Educación
  • Ekimenaren helburua da herritarrak animatzea aurreiritziak alde batera utzi, eta jatorri atzerritarreko euskaldunei euskaraz egitera.
  • Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen kanpaina berrian 16 gaztek jarri dute aurpegia, eta adierazi dute askotan, euskaraz jakin arren, bizilagun askok gazteleraz egiten dietela. 

 

Tolosako Udalak bat egin du UEMAren Egin nirekin ere euskaraz! kanpaina berriarekin.  Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak Arlenys, Haider, Aimar, Aya, Nora, Sefora, Miruna, Randy, Ekhi, Manna, Anastasia, Andriy, Zunnurain, Lassana, Abdallah, Alaia, Rayan eta Leen euskaldunen aurpegiak jarri ditu kanpaina berrian. Senegalen, Dominikar Errepublikan, Saharan, Pakistanen, Ukrainan, Marokon, Ekuadorren eta Euskal Herrian jaio diren lagunak, besteak beste. Bizi, berriz, Ondarroan, Leitzan, Ibarran, Zestoan eta Zaldibian bizi dira, baina gainerako udalerri euskaldunetan ere badira beste dozenaka Abdallah, Leen edota Arlenys, zorionez.

Kanpainako protagonistek urdua, arabiera, mandinga, kitxua, ukrainera, gaztelera edota euskara jaso dute etxean. Euskara, zehazki, lehen hizkuntza da batzuentzat, bigarrena besteentzat, eta baita hirugarrena ere zenbaitentzat. Hala ere, euskaraz aritzen dira eskolan eta lagunartean.

Aurreiritziak albo batera utzi eta euskara ez ukatu

Askotan, ordea, azalaren koloreagatik, aurreiritziengatik edota auskalo zergatik erdaraz hitz egiten diete gainerako herritarrek. Eta ez zaie gustatzen. Euskaldunak direlako. Kanpainako bideoetan adierazi duten moduan, «badakigulako euskara dela zubirik ederrena, eta euskara ukatzen diguten bakoitzean zubia ere ukatzen zaigulako».

Horregatik, UEMAren kanpainaren helburua da bizilagunak animatzea herritar horiekin ere euskaraz egin dezaten. «Euskara ukatzen digutenean, bertakoa izatea eta sentitzea ere ukatzen digute, nahi gabe izan arren», adierazi dute Aimar Toma eta Andriy Tsera Ibarrako ikasleek, esaterako.

 

Cita previa

Servicio de atención ciudadana y registro del Ayuntamiento de Tolosa (UDATE)

Para mayor comodidad y evitar esperas, le recomendamos concertar una cita previa. Para ello, le llamaremos al teléfono que nos ha facilitado en las 24 horas (día hábil) siguientes a la cumplimentación de este formulario, para contestar a su consulta o confirmar la fecha y hora de la cita.

SOLICITAR CITA PREVIA