‘Bizkarsoro’ filma Tolosan estreinatuko da ostiralean, urtarrilak 12

Cita previa
Más información

Ayuntamiento de Tolosa
09/01/2024 | Euskara y Educación

‘Bizkarsoro’ filma ostiralean, urtarrilak 12, estreinatuko da Hego Euskal Herrian eta Gipuzkoari dagokionez, Tolosan eskainiko da filmaren lehen emanaldia. 

Josu Martinez zinemagilearen lehen luzemetraia da. Fikziozko filma da eta euskaldunek Ipar Euskal Herrian jasandako zapalkuntza du hizpide. 1914tik 1982ra bitartean gertatutako bost istorio biltzen ditu filmak, ahozko lekukotzetan eta idatzitako testuetan oinarritutako fikziozko istorioak, bost hamarkadatako kontakizuna, hain zuzen. 

Martinez aski ezaguna da zinemagintzan, bereziki dokumentalgile bezala; besteak beste, bederatzi dokumental luze egin ditu, eta horietako zortzi Donostiako Zinemaldian estreinatu dituzte. Zinemaren historian doktorea eta kultur antropologian lizentziaduna, Euskal Herriko Unibertsitateko zinema irakaslea da ere bada gaur egun. 

Filma ostiralean estreinatuko da Tolosan, arratsaldeko 19:30ean Leidor aretoan eta zuzendaria bera ere izango da lehen emanaldi horretan. Ostiraleko estreinaldiaren ondoren, halaber, larunbatean ere egongo da luzemetraia ikusteko aukera, 20:00etan. Bi egunetarako sarrerak dagoeneko salgai daude Kutxabankeko webgunean

Emanaldi berezia, gazteei zuzenduta

Filmak duen eduki soziopolitiko eta linguistikoari helduta, ostiraleko estreinaldiaren aurretik, goizean, emanaldi berezia antolatu du Tolosako Udalak bigarren hezkuntzako ikasleei zuzenduta, filmaren bitartez, Euskal Herriko ezagutza soziolinguistikoa landu dezaten.

Cita previa

Servicio de atención ciudadana y registro del Ayuntamiento de Tolosa (UDATE)

Para mayor comodidad y evitar esperas, le recomendamos concertar una cita previa. Para ello, le llamaremos al teléfono que nos ha facilitado en las 24 horas (día hábil) siguientes a la cumplimentación de este formulario, para contestar a su consulta o confirmar la fecha y hora de la cita.

SOLICITAR CITA PREVIA