Usabal kiroldegiaren ataria izendatu dute Kerik Gabeko Gune

Cita previa
Más información

Ayuntamiento de Tolosa
31/05/2024 | Servicios Sociales y Salud
  • Herritarrei egindako galdetegian 178 boto jaso zituen proposamenak, eta horrenbestez, bertan ez erretzeko gomendio kanpaina egingo da.
  • Tabakorik gabeko mundu mailako egunaren harira, maiatzean tabako eta zigarro elektronikoen kontsumoaren inguruko sentsibilizazio jarduerak egin dituzte zehar hiru ikastetxeetako DBHko ikasleek.

 

Gaur, maiatzak 31, Tabakorik Gabeko Munduko Eguna da. Testuinguru horretan, azken urteetan egin den moduan, Kerik Gabeko Gune bat izendatu da Tolosan.

Aurten galdeketa bidez egin da aukeraketa, eta lau espazio proposatu zitzaizkien herritarrei bozketarako: Zerkausia, Armeria plaza, Arrillaga plaza eta Usabal kiroldegiaren sarrera. 473 erantzun jaso dira guztira, bai online baita eraikin publikoetan utzitako postontzien bidez, eta horien artean kiroldegiaren sarrera izan da hautatuena, 178 boto jasota.

Ez erretzeko gomendio kanpaina

Herritarren botoak aintzat hartuta, beraz, ‘Kerik Gabeko Gunearen’ izendapena egin da gaur kiroldegiaren sarreran, nerabeen prebentzio komunitarioko mahaian parte hartzen duten erakundeetako ordezkariekin: Tolosako Udala, Minbiziaren Aurkako Gipuzkoako Elkartea, Tolosaldeako ESI, eta Tolosaldea-Goierriko Osasun Saileko kideak.

Izendapen hori, baina, ez dago erretzearen debekuari lotuta, eta, horrenbestez, kiroldegiaren atarian ez erretzeko gomendioa da luzatuko dena, horretarako landuko den kanpainaren bitartez. «Ohitura osasuntsuak sustatu nahi ditugu kanpaina honen bitartez. Kirola ere ohitura osasungarria da, beraz, esanahi bikoitza du aurtengo izendapenak. Haur ugari igarotzen da bertatik egunerokoan eta, beraz, garrantzitsua da jarrera eredugarriak izatea», azaldu du Kristina Pelaez Gizarte Zerbitzuak eta Osasuna Saileko zinegotziak.

Ikasleekin lanketa

Tabakorik Gabeko Mundu Mailako Eguneko ekitaldi hau prebentziorako ekintza sakonago baten parte da. Izan ere, maiatzean zehar tabakoaren eta zigarro elektronikoen inguruko lanketa egin dute herriko hiru ikastetxeetako DBHko ikasleek. Kontsumo mota honek izan ditzakeen ondorioen inguruko hitzaldiak entzun dituzte eta, gaur, lanketari amaiera emateko, tailer bat egin dute Zerkausian, Intujai taldearen eskutik.

Cita previa

Servicio de atención ciudadana y registro del Ayuntamiento de Tolosa (UDATE)

Para mayor comodidad y evitar esperas, le recomendamos concertar una cita previa. Para ello, le llamaremos al teléfono que nos ha facilitado en las 24 horas (día hábil) siguientes a la cumplimentación de este formulario, para contestar a su consulta o confirmar la fecha y hora de la cita.

SOLICITAR CITA PREVIA