Alde Zaharraren Hiri-Berroneratzeko Plan Integrala

Cita previa
Más información

MAPA INTERAKTIBOA - Zeintzuk dira Tolosako biztanleriaren benetako beharrak?
BESTE ESPERIENTZIA BATZUK: Olot, Zaragoza eta Gasteizko kasuak
DIAGNOSTIKOA: Zein egoeratan dago Alde Zaharra?
Zer da Tolosako Alde Zaharraren Hiri-Berroneratzerako Plan Integrala?

Ikuspegi ezberdinetatik gune historikoaren egoera aztertu eta nola hobetu jasoko duen bide orri bat izango da, modu parte hartzailean garatuko dena. 

Zergatik jarri da martxan?

Bere bizigarritasunean moteltze zantzuak eman dira, eta etorkizunera begirako plan bat behar du, bizitzeko, negozio bat izateko edota gozatzeko gune atsegina izan dadin. Etxebizitza bakoitzeko errenta baxuena, langabezia eta etorkin tasa handiena, bizilagunen eskura lurrazaleko aparkaleku kopuru txikiena eta etxebizitza huts gehien duen gunea da herrian. Aldi berean, ordea, herriaren bihotza ere bada. Herriaren izaeran eta bizian garrantzia handia du: aisigune nagusiena da, komertzioek presentzia handia dute...

Zer jasoko du plan honek?

Alor askotan jarri nahi da azpimarra, modu integraleak batak bestearekin duen zerikusia aztertuz. Dokumentazioa aztertu eta teknikari eta bizilagunekin elkarrizketak egin ostean, plana garatu ahal izateko bederatzi lan-esparru zehaztu dira. Horiek guztiak aztertuta, asmoa da Alde Zaharraren ikuspegi orokor bat lortzea, eta gero hobekuntzak eta proiektuak egiteko bide-orria zehaztea, lehentasunen arabera. Hauek dira lan-esparruak:
 

  • Hirigintza: hiri kohesioa eta oreka sustatzea, hiri berroneratzea bultzatzea, morfologia eta dentsitatea, eta garapen berriak.

  • Etxebizitza: etxebizitzaren eskuratzea, birgaitzea, eta etxebizitza parkea.

  • Ingurumena: lurralde eredua eta lurzoruaren erabilerak, natura, ondarea eta biodibertsitatea; kutsadura, aldaketa klimatikoa, azpiegitura urdina eta berdea, hiri-azpiegituren sarea, eta baliabideen kudeaketa.

  • Mugikortasuna eta espazio publikoa: hurbiltasuna eta eguneroko joan-etorriak, bide-azpiegiturak, garraio publikoa, mugikortasun aktiboa, hiri espazio libreen sarea eta honen irisgarritasuna, eta bizikidetza maila espazioaren erabileran.

  • Kultura, kirola, hezkuntza eta euskara

  • Ondarea eta paisaia: ondarearen erabilera eta kontserbazioa, ondarea zabaltzea eta onestea.

  • Biztanleria eta gizarte-kohesioa: berdintasuna eta aniztasuna, haurrak eta gazteria, elkarguneak, eta osasuna eta zaintzak.

  • Garapen ekonomikoa: ekoizpen egitura, azokak eta hurbileko merkataritza, turismoa eta prestakuntza.

  • Partaidetza eta gobernantza: gobernantza egitura, parte-hartzea, administrazio elektronikoa eta arrakala digitala; gardentasuna eta zeharkatasuna.
     


Orain arte landutako dokumentuak dituzu hemen eskuragarri:

 

Cita previa

Servicio de atención ciudadana y registro del Ayuntamiento de Tolosa (UDATE)

Para mayor comodidad y evitar esperas, le recomendamos concertar una cita previa. Para ello, le llamaremos al teléfono que nos ha facilitado en las 24 horas (día hábil) siguientes a la cumplimentación de este formulario, para contestar a su consulta o confirmar la fecha y hora de la cita.

SOLICITAR CITA PREVIA