San Frantzisko 37ko xehetasun-azterketa eta azpiesparrua egikaritzeko araubidearen aldaketarako Udalak erabilitako prozedura egokia izan zela berretsi du epaileak

Cita previa
Más información

Ayuntamiento de Tolosa
13/03/2026 | Urbanismo
  • Epaileak guztiz ezetsi ditu bizilagun demandatzaileek ezarritako aurkaratze-arrazoi guztiak

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazio-Auzietako Salaren 2. Atalak ebatzi du ≪13.1 San Frantzisko pasealekua 37≫ azpiesparruko xehetasun-azterketa eta egikaritzeko araubide aldaketarako Udalak erabilitako prozedura egokia izan zela. 

San Frantzisko pasealekuko 37. zenbakian dagoen Villa Sagrado Corazon etxearen eta haren atzeko orubearen inguruko jabekideen-erkidego batzuk bi administrazio auzi-errekurtso jarri zituzten Tolosako Udalaren aurka: bata Tolosako Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko ≪13.1 San Frantzisko pasealekua 37≫ azpiesparruko xehetasun-azterketa eta azpiesparrua egikaritzeko araubide aldaketaren aurka; eta, bestea, jabe bakarreko birpartzelazio-proiektuaren aurka.

Bada, aste honetan egin da irmo lehen errekurtsoaren epaia. Bertan jasotzen denez, epaileak guztiz ezetsi ditu bizilagun demandatzaileek ezarritako aurkaratze-arrazoi guztiak, eta aldeko epaiarekin, Udalak modu egokian jokatu zuela berretsi du. Epaiak argi uzten du xehetasun azterlana adierazitako azpiesparruaren exekuzio-araubidea aldatzeko tresna egokia dela, eta antolamendu xehatuaren zehaztapenak osatu edo egokitu daitezkeela.

Epaia ezagutzearekin batera, administrazioarekiko bigarren auzi-errekurtsoa, jabe bakarreko birpartzelazio-proiektuari jarritakoa, atzera botatzea eta prozedura artxibatzea eskatu dute jabekideek. Horrenbestez, garapen urbanistikoarekin aurrera jarraituko da.

 

Epaiarekin pozik

Udal gobernua pozik agertu da epaiarekin: «interes orokorra lehenetsi dugu hasieratik, interes partikularren gainetik. Batetik, balio historikoa duen eraikin bat babestea eta ez eraistea lortu dugulako, Udalaren jabetzakoa izatera pasaz, gainera. Gazteentzako etxebizitza dotazionalak egitea ahalbidetuko digu horrek. Bestetik, aurreikusitako etxebizitza kopurua mantentzea lortu zen antolamendu berriarekin. Uneoro ondo jokatu izan dugunaren konbikzioa izan dut, teknikariek ziurtasun hori transmititu digutelako, eta epai honek hori erakusten du», azaldu du Andu Martinez de Rituerto alkateak.

Ander Figuerido Hirigintzako zinegotziak, berriz, saileko teknikarien lanari balioa eman dio: «prozesu gogorra izan da; sekulakoak eta bi entzun behar izan ditugu, bai gobernuko kideok, baita teknikariek ere. Eraikin berria botatzeko beldurrak haizatzera ere iritsi izan dira. Guk argi izan dugu prozedura egokia zela: hala berretsi izan digute uneoro bai teknikariek, baita kanpo aholkulariek ere, eta konfiantza osoa izan dugu. Eskerrak ere eman nahiko nizkieke egin duten lan eskergagatik».

Cita previa

Servicio de atención ciudadana y registro del Ayuntamiento de Tolosa (UDATE)

Para mayor comodidad y evitar esperas, le recomendamos concertar una cita previa. Para ello, le llamaremos al teléfono que nos ha facilitado en las 24 horas (día hábil) siguientes a la cumplimentación de este formulario, para contestar a su consulta o confirmar la fecha y hora de la cita.

SOLICITAR CITA PREVIA