Gipuzkoatik kanpo dauden presoen familien garraio gastuentzako diru-laguntzen deialdia

Cita previa
Más información

Ayuntamiento de Tolosa
09/01/2018 | Servicios Sociales y Salud

Gipuzkoatik kanpoko kartzeletan dauden presoei beren familiakoek egiten dizkieten bisitek sortzen dituzten gastuei aurre egiteko, dirulaguntza eskaerak aurkezteko epea ireki du Tolosako Udalak. Epe hori otsailaren 3a (barne) arte luzatuko da.

Diru-laguntza hauen onuradun izan daitezke espetxeetan zigortuta dauden edo behin-behinean espetxeratuta dauden tolosarren senitartekoak, ondorengo lehentasun-hurrenkera honen arabera:

  • Ezkontidea edo izatezko bikotekidea.
  • Seme-alabak.
  • Gurasoak.
  • Anai-arrebak.

Eskaera egiten duten senitartekoek Tolosan erroldatuta egon behar dute diru-laguntza eskaera egiten dutenean eta bisitak egiten dituztenean.

Eskaerak Tolosako udal erregistroan, Udaten, aurkeztu behar dira, astelehenetik ostiralera, 7:15etatik 14:15etara.

Informazio gehiagorako, Tolosako gizarte zerbitzuekin jar daiteke harremanetan:

  • Zuzeneko harreta zerbitzua: astelehenetik ostiralera, 10.00etatik 13.00etara, ostegunak izan ezik. Plaza Zaharra, 6 helbidean.
  • Telefonoa: 943 69 74 60
  • Faxa: 943 69 75 08
  • Emaila: gizartezerbitzuak@tolosa.eus

Cita previa

Servicio de atención ciudadana y registro del Ayuntamiento de Tolosa (UDATE)

Para mayor comodidad y evitar esperas, le recomendamos concertar una cita previa. Para ello, le llamaremos al teléfono que nos ha facilitado en las 24 horas (día hábil) siguientes a la cumplimentación de este formulario, para contestar a su consulta o confirmar la fecha y hora de la cita.

SOLICITAR CITA PREVIA