Lurra eta itsasoa: sagardoa eta bisigua

Cita previa
Más información

Ekainaren lehen asteburuan Bisiguaren eta Sagardoaren Festa izan zen Tolosan; jangela berean elkartu ziren lurra eta itsasoa eta 500 lagun baino gehiagok horietaz gozatzeko aukera izan zuten.

 

Feria del Besugo Tolosa
 
Tolosa ezaguna da, besteak beste, bere azoka gastronomikoei esker: txuleta, onddoak Aste Mikologikoan, Tolosako Babarrunak, Tolosa Goxua… eta orain, sagardoa eta bisigua.  Dagoeneko baditu 10 urte Orio eta Tolosa lotzen dituen bisiguaren festa honek, eta  SagardoFest berriagoa bada ere, bi festa horiek elkartuta programazioa handitu egin dute, hainbat jarduera gehituta.
 

Ruta de la sidra visita guiada

Ruta de la sidra Tolosa desgustacion

Jendearentzako jarduerarik harrigarrienetako bat izan da bisita gidatuena eta tolosarrek eta kanpotarrek Tolosako garai bateko sagardotegiak bisitatu ahal izan dituzte. Gaur egun beste jarduera batzuk hartzen dituzte garai hartako sagardotegiek, baina interesgarria da atzera begirako bat egin eta orain arte askorentzat ezezaguna zen historia bat azaleratzea.  Tolosaldea Tour-eko gidariak bitxikeria eta pasadizo dibertigarri asko kontatu zituen garai haiei buruz.
 

Dantza tradicion tolosa cultura ferias

Oso arrakastatsua izan zen, era berean, dantza eta antzerkia batu zituen “Sagartu” ikuskizuna, Oinkari Dantza Taldeak eta Hika Teatroak emana. Trianguloa plaza bete egin zuten herritarrek eta ikusi eta sentitu ahal izan zuten zeinen gertutik bizi duen Gipuzkoak sagarraren eta sagardoaren kultura.

 

menu besugo orio tolosa feria gastronomia
 
Bisigua orio estilora menu tolosa
 
besugo estilo orio tolosa menu gastronomia feria
 
Bestalde, Zerkausian, asteburu osoan sagardoaren eta parrilen usaina izan zen nagusi. Alde batetik, Orioko parrilari onenak, Joxe Miguel Zendoia eta Luis Mari Uranga (Katxiña eta Xixario erretegietakoak) jo eta su bisiguak erretzen; bestetik, Sagardoaren Txokoa, Tolosaldeko sagardoak probatzeko eta pintxoak jateko aukera ezin hobea. 300dik gora bisigu fresko erre zituzten Zerkausian bertan, eta, bisiguarekin batera, ondorengo jakiek osatu zuten menua: antxoak, tomate entsalada, esparragoak, Gozonako Bixigoxo postrea, ardoa, ura eta kafea.

Cita previa

Servicio de atención ciudadana y registro del Ayuntamiento de Tolosa (UDATE)

Para mayor comodidad y evitar esperas, le recomendamos concertar una cita previa. Para ello, le llamaremos al teléfono que nos ha facilitado en las 24 horas (día hábil) siguientes a la cumplimentación de este formulario, para contestar a su consulta o confirmar la fecha y hora de la cita.

SOLICITAR CITA PREVIA