Lore eta landareak ez ezik, erleak ere izango dira protagonista larunbateko Lore eta Landare Azokan
Udaberri bete-betean, Trianguloa kolore eta usainen plaza izango da. Maiatzaren 10ean, 09:00etatik 14:00etara, ospatuko da Lore eta Landare Azoka berezia, eta aurtengo edizioak badu berezitasun bat: Gipuzkoako Erlezain Elkartearen parte hartzea izango du.