Nola prestatu Tolosako babarrunak

Cita previa
Más información

Tolosako babarrunak herri honen altxor gastronomikoetako bat dira. Azaroaren 14tik 17ra, Tolosako babarrunaren azoka izango da eta bertan aukeratuko dira, batetik, aurtengo babarrun onenaren ekoizlea eta, bestetik, babarrun irabazle hori ondoen prestatzen duen bikotea. Azoka honek lagun izango du, beste behin, Euskal Jaia.

 

Egin klik hemen aurtengo festaren egitaraua ikusteko. Prestatzen joan zaitezten, artikulu honekin egun horretako apusturik handienari aurre egiten lagundu nahi dizuegu: nola prestatu Tolosako babarrunak.  Errezeta eta hainbat trikimailu edo truko erakutsiko dizkizuegu, Imanol Zubelzuren eskutik.

 

Hasteko, sekreturik handiena: perla beltza. Tolosako babarrunak oso bestelako itxura, kolore, dirdira eta trinkotasuna ditu besteekin alderatuta. Jende askok zalantzak izaten ditu urte horretakoa bertakoa ote den edo ez: normalean, bukatu egiten da, beraz, normalena da erosten dugun urte horretakoa izatea.

 

Tolosako Babarruna Alubia de Tolosa errezeta receta alubia Gipuzkoa

 

Garrantzizkoa da jakitea Tolosako babarruna urte horretakoa bada, ez dela beharrezkoa beratzen jartzea.

 

Tolosako Babarruna Alubia de Tolosa errezeta receta alubia Gipuzkoa

 

Behin produktua eskuratuta, eltzean jarriko dugu, ur ugaritan, txurrustatxo bat olio botata. 4 litro ur kilo bat babarruneko. Irakiten hasten denean, jaitsi sua eta pixkana-pixkana egiten utzi (presio-eltzean ere egin daiteke, baina modu tradizionalean egitea gomendatzen dugu). Garrantzitsua: gatza bukaeran bota, ez hasieran, bestela babarruna hautsi daiteke-eta.

 

Tolosako Babarruna Alubia de Tolosa errezeta receta alubia Gipuzkoa

 

Eltzea 4 bat orduz eduki behar da su motelean, nahiz eta denborarena oso erlatiboa den. Babarrunak mugitu behar badira, zurezko koilara erabili, babarrunik ez puskatzeko, baina hobea da eltzea bera pixka bat mugitzea.

 

Tolosako Babarruna Alubia de Tolosa errezeta receta alubia Gipuzkoa

 

Babarrunak eginda daudenean, gehitu gatza eta utzi pausatzen, salda loditu dadin. Ikusten baduzue salda gehiegi dutela, pittin bat kendu eta gorde, gero behar izanda ere (lehortuegi gera daitezke).

 

Sakramentuak

Babarrunak dira izar, baina garrantzizkoak dira haiekin batera platerean jartzen diren sakramentuak ere: aza, txerri haragia edo saiheskia, Ibarrako piparrak eta odolkia. Hona hemen trikimailu batzuk, ezin hobeto prestatzeko:

 

Tolosako Babarruna Alubia de Tolosa errezeta receta alubia Gipuzkoa

 

Aza: tradizionalki egosita jaten da, baina Imanolek salteatzea gomendatzen du: kendu zati gogorra, mehe-mehe ebaki eta zartaginean salteatu, baratxuriekin batera. Trikimailua? Hasi salteatzen baratxuriak oliba-oliotan “dantzan” hasten direnean.

Tolosako Babarruna Alubia de Tolosa errezeta receta alubia Gipuzkoa

 

Odolkia: hau ere egosita jan ohi da. Imanolen trikimailua: ez utzi urari irakiten.

 

Tolosako Babarruna Alubia de Tolosa errezeta receta alubia Gipuzkoa

 

Babarrunaren azoka

 

Azaroaren 16ko asteburuak aukera ezin hobea eskainiko digu Tolosako babarruna ezagutzeko, probatzeko eta hari buruz ikasteko. Primeran pasatzeko eguna izango da, azoka bereziarekin, lehiaketa gastronomikoekin, hitzaldiekin eta musikarekin.

 

Tolosako Babarruna Alubia de Tolosa errezeta receta alubia Gipuzkoa

 

Cita previa

Servicio de atención ciudadana y registro del Ayuntamiento de Tolosa (UDATE)

Para mayor comodidad y evitar esperas, le recomendamos concertar una cita previa. Para ello, le llamaremos al teléfono que nos ha facilitado en las 24 horas (día hábil) siguientes a la cumplimentación de este formulario, para contestar a su consulta o confirmar la fecha y hora de la cita.

SOLICITAR CITA PREVIA