Adikzioen Aurkako Planaren diagnosia eragileekin partekatuko du udalak

Cita previa
Más información

Ayuntamiento de Tolosa
20/10/2020 | Servicios Sociales y Salud
  • Adikzioei aurre egiteko plana garatzen ari da udala AGIPAD elkartearekin batera.
  • Diagnosi fasean hainbat dinamika egin dira gizarte eragileekin eta orain diagnosiaren emaitzak partekatuko dira haiekin, helburua izanik identifikatutako lan-lerroen artean lehentasunen araberako plangintza antolatzea.

 

Adikzioen aurkako plana garatzen ari da Tolosako Udala, AGIPAD elkartearekin elkarlanean. Diagnosi fasean hainbat dinamika egin dira gizarte eragileekin, eta orain, bigarren fasean, emaitzak partekatuko dira haiekin, urriaren 22an egingo den lan saioan. Helburua da edukia kontrastatu eta partekatzea, diagnosiaren berri eman eta lehentasunak finkatzeko.

Egungo egoera ikusita, 30 lagun elkartuko dira gehienez, baina aurrez parte hartu dutenei diagnosia bidaliko zaie eta ekarpenak online egiteko aukera izango dute. Informazioa partekatu eta eragileen iritzia entzun ostean, ekintza plana garatuko du Udalak eta ondoren Adikzioen Aurkako Plan osoaren aurkezpena egingo da.

Diagnosian egoeraren analisi sakona egin da, eta lau esku-hartze ardatz identifikatu dira: adikzioekiko pertzepzioa aldatzeko sentsibilizazioa, prebentziozko esku-hartzea arriskuan dauden biztanleengan, prebentziozko esku-hartzearen kalitatea eta azterketa, eta berrikuntza ardatza. Hori ikusita, lau lerro estrategiko planteatu dira eta eragileekin kontrastatu nahi dira plangintza definitiboa egin aurretik.

Adikzioen aurkako planaren helburu orokorrak dira Tolosako herritarrak adikzioei lotutako arazoaren inguruan sentsibilizatu eta formatzea, udalerriko biztanle talde zaurgarrienetan prebentziozko esku-hartzearen intentsitatea indartzea, prebentziozko esku-hartzean hobekuntza bultzatzea, eta etengabeko berrikuntza eta egokitzapena sustatzea adikzioen inguruan, etengabe aldatzen ari den gaia delako.

Cita previa

Servicio de atención ciudadana y registro del Ayuntamiento de Tolosa (UDATE)

Para mayor comodidad y evitar esperas, le recomendamos concertar una cita previa. Para ello, le llamaremos al teléfono que nos ha facilitado en las 24 horas (día hábil) siguientes a la cumplimentación de este formulario, para contestar a su consulta o confirmar la fecha y hora de la cita.

SOLICITAR CITA PREVIA