Tolosa Goxua 2020 lehiaketa

Cita previa
Más información

Tolosa Goxua 2020 lehiaketa abiarazi dugu, etorkizuneko gozogileak ezagutzeko asmoz.

 

Tolosako 5 gozotegi ezagunenek beraien sekreturik preziatuenak eman dizkigute: beraien gozoen errezetak. Bideoak jarraituta etxeko txikienek errezeta bakoitzeko emaitza antzekoena eta erakargarriena egin beharko dute, eta gehien gerturatzen den txikiena izango da gozotegi horretako "Tolosa Goxua 2020 Etorkizuneko Gozogile" diploma jasoko duena.. Hauexek gure gozogileen gozoen errezetak:

Tolosako Teilak Rafa Gorrotxategi

Juanitak Eceiza Gozotegia

Gurinezko Pastak Saizar Gozotegia

Euskal Pastela Gorosti Gozotegia

Jesuitak Ibañez Gozotegia

Parte hartzeko baldintzak

12 urte arteko ume eta gazteek parte hartu ahal izango dute. 
Parte hartzaile bakoitzak 5 errezetetan parte hartzeko aukera izango du, errezeta bakoitzeko argazki bana aurkeztuz.

Nola parte hartu

5 errezetetako baten bideoa ikusi ondoren egindako gozoaren argazkiak 669 629 945 telefono zenbakira bidali beharko da whatsapp bidez.

Parte hartzeko epea

Etxean egindako gozoen argazkiak Urriaren 31 bitarte bidali ahalko dira. 
Epaia Azaroaren 6ean izango da eta epaimahaia tolosako gozogileek osatuko dute.

Sariak

Sariak memoria jolas bat eta Goxua 2020 diploma izango dira. Errezeta bakoitzeko saria, emaitza antzekoena eta erakargarriena lortzen duenari emango zaio. Errezeta bakoitzeko irabazle bakarra izango da.

Cita previa

Servicio de atención ciudadana y registro del Ayuntamiento de Tolosa (UDATE)

Para mayor comodidad y evitar esperas, le recomendamos concertar una cita previa. Para ello, le llamaremos al teléfono que nos ha facilitado en las 24 horas (día hábil) siguientes a la cumplimentación de este formulario, para contestar a su consulta o confirmar la fecha y hora de la cita.

SOLICITAR CITA PREVIA