Amarozko entsegu lokalak

Cita previa
Más información

Proiektu honen helburua da Tolosakoak diren gazte musika-taldeek entsaiatzeko toki egokia edukitzea. Toki honek ezaugarri batzuk bete behar ditu, besteak beste, irisgarritasun aldetik eta intsonorizazio aldetik.

Entsaiatzeko tokia eskatzen duten gazte musika-taldeetako kideen bi herenek 18-30 urte bitartekoak izan behar dute. Bestalde, elkarbizitza- eta funtzionamendu-arauak errespetatu beharko dituzte. Leku honek 12 taldek entsaiatzeko aukera ematen du.

 

HELBURUAK

  • Autogestioan oinarritutako proiektuak sustatzea, gazteak talde lanean lan egitera animatzea eta beren proiektuen arduradun izan daitezen lortzea.

  • Lanerako tokien sorrera bultzatzea, errealitate ezberdinetako gazteak elkarrekin egoteko.

  • Epe laburrean Tolosako musika-taldeen elkarte bat sortu dadin eragitea.

  • Gazteen sormen- eta berrikuntza-ahalmena ezagutaraztea, gazteen irudi positiboa sustatuz.

  • Gazteen errealitatetik abiatuz, gazteen sormen musikala bultzatzea, elementu teknikoak, aholkularitza eta baliabide ezberdinak eskainita.

  • Tolosako musika arloko sortze-lana Tolosan zehar zabaltzea.

 

AMAROZKO ENTSEGU LOKALEN ARAUTEGIA

  • Ordutegia. Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:30era; larunbatean, 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

  • Garbiketa. Eraikinaren eta komunen mantenimendua eta garbiketarako plana erabiltzaileen artean adostuko da. Astean behin, gutxienez (astelehenetan), pasako dira komunak eta espazio irekiak. Talde bakoitzaren ardura izango da bere lokalaren garbitasuna.

  • Argia. Lokal guztiek argiaren kontsumorako kontagailua dute. Kontsumo horren arabera ordainduko du talde bakoitzak.

  • Lokaletan taldeentzako ezinbestekoak diren altzariak besterik ez da sartuko (sofak-eta ez dira onartuko).

  • Lokaletan alkohola edatea eta erretzea debekatuta dago.

  • Erabiltzaileen artean jarraipen bilera bat egingo da hilean behin, hileko azkeneko ostegunean, 18:00etan, lokalean bertan. Bilera horretan udal ordezkari batek gutxienez parte hartuko du.

  • Talde bakoitzean arduradun batek izango du giltza eta horrek berak izango du harremana Udalarekin. Udal ordezkariek edozein momentutan lokaletara sartzeko aukera izango dute. Horretarako, lokal guztiak irekitzeko giltza izango dute. Erabiltzaileek ezin izango dute sarraila aldatu, non eta ez den Udalari esandako eta Udalak onartutako arrazoiengatik. Giltza aldatuz gero, kopia bat entregatu beharko du Udaletxean.

  • Lokala erabiltzeak ez du eskubiderik ematen era esklusiboan erabili ahal izateko eta beharren arabera bideratuko da. Materiala uzteko irtenbideak bilatuko dira.

  • Bolumena. Erabiltzaileek kontuan izan behar dute bolumena eta inondik ere ez du 55 dezibeliotik pasa behar.

  • Lehentasuna honelako taldeek izango dute: kideen erdia, gutxienez, tolosarra dutenak; gizon eta emakumez osatuta daudenak; eta 30 urte bitarteko gazteek osatutakoak.

 

Entsegu lokaletako eskaera orrira joan 

Cita previa

Servicio de atención ciudadana y registro del Ayuntamiento de Tolosa (UDATE)

Para mayor comodidad y evitar esperas, le recomendamos concertar una cita previa. Para ello, le llamaremos al teléfono que nos ha facilitado en las 24 horas (día hábil) siguientes a la cumplimentación de este formulario, para contestar a su consulta o confirmar la fecha y hora de la cita.

SOLICITAR CITA PREVIA