Abian da Kultur Etxea eraberritzeko proiektuaren idazketa

Cita previa
Más información

Ayuntamiento de Tolosa
08/10/2021 | Urbanismo
  • Estudio Beldarrain S.L.P. enpresari esleitu zaio proiektuaren idazketa, 57.153,60 euroko prezioan (BEZ barne) eta 10 hilabete izango ditu proiektua garatzeko.

  • Tolosarrek prozesuan parte hartzeko aukera izan dezaten, hainbat saio ireki egingo dira proiektua azaldu eta ekarpenak jasotzeko.


 

Udal gobernuak aurreko legealdian eraikin sozio-kulturalei buruzko azterketa egin zuen, azpiegituren eta bertan eskaintzen ziren zerbitzuen inguruko informazio zehatza izateko, eta horiek hobetzeko lan lerroak eta proiektuak zehazteko, herritarrei eskanitako zerbitzua hobetzen jarraitzeko helburuarekin. Azterketan atzeman zen Kultur Etxeko egungo espazioa zaharkituta eta gain-okupatuta dagoela, eta irisgarritasun baldintzak ez daudela bermatuta. Guztia kontuan izanik, Kultur Etxea eraberritzeko proiektua abiarazi du aurten Tolosako Udalak, etorkizunean bertan kokatu dadin udal liburutegia. Horrek guztiak, zerbitzuen eta udal-eraikin eta espazioen berregituraketa ekarriko du.

Estudio Beldarrain S.L.P. enpresari esleitu zaio proiektuaren idazketa, 57.153,60 euroko prezioan (BEZ barne) eta 10 hilabete izango ditu proiektua garatzeko. Kultur Etxea eraberritzeko eta liburutegi berria bertan kokatzeko proposamena landu beharko du, eta liburutegia inklusiboa izan dadin bermatu beharko du, haur, gazte eta helduak kontuan hartuz. Bestalde, eraikinaren ondare balioari buruzko analisia ere egingo da.

Tolosarrek erabiliko dutenez azpiegitura hau, ezinbestekoa da haien parte hartzea proiektua garatzeko. Eraikin sozio-kulturalen inguruko azterketa egin zenean, herritarrek egin zituzten beren proposamenak eta horiei erantzutea du helburu proiektuak. Fase berri honetan ere tolosarrek parte hartzeko aukera izango dute. Bi saio ireki egingo dira eta baita elkarrizketak ere, hausnarketak egin eta proposamenak jasotzeko, eta, azkenik, hirugarren saio bat egingo da proiektua erakusteko eta azken ekarpenak jasotzeko.


 

Cita previa

Servicio de atención ciudadana y registro del Ayuntamiento de Tolosa (UDATE)

Para mayor comodidad y evitar esperas, le recomendamos concertar una cita previa. Para ello, le llamaremos al teléfono que nos ha facilitado en las 24 horas (día hábil) siguientes a la cumplimentación de este formulario, para contestar a su consulta o confirmar la fecha y hora de la cita.

SOLICITAR CITA PREVIA