Alzheimerra edo bestelako dementzia bat dutenei zuzendutako estimulazio kognitiboko tailerra egingo du AFAGI elkarteak Tolosan

Cita previa
Más información

Ayuntamiento de Tolosa
21/10/2021 | Servicios Sociales y Salud
  • Gaixoen eta haien senideen bizi kalitatea hobetzera bideratutako tailerra izango da, gaixoek galdu ez dituzten funtzio kognitiboak estimulatuz, eta galtzen hasiak dituzten funtzioak eta gaitasun funtzionalak landuz beraien autonomia ahalik eta gehien luzatzeko.

 

 

Gipuzkoako Senideen, Lagunen eta Alzheimerra edo beste dementziaren bat duten pertsonen Elkarteak (AFAGI), Alzheimerra edo beste dementziaren bat hasierako fasean duten pertsonei zuzenduta estimulazio kognitiboko tailerra egingo du Tolosan. Eskualdeko mailako tailerra izango da, eta Harizpe Gizarte Zentroan egingo da.

Elkartearen helburua gaixoen eta hain familien bizi-kalitatea hobetzea da. Parte-hartzaileek kontserbatutako funtzio kognitiboak estimulatu, ukituta dituztenak landu eta gaitasun funtzionala landu ahal izango dituzte, beraien autonomia ahalik eta gehien luzatzeko.

Horrez gain, funtzio kognitiboak (oroimena, lengoaia, arreta, orientazioa…), eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak (garbiketa pertsonala, elikadura…), jarduera instrumentalak (diruaren erabilera, telefonoaren erabilera…) eta gizarte-harremanak indartzeko eta mantentzeko ekintzak egingo dira.

Tailerrak hamar hilabeteko iraupena du, eta astearte eta ostegunetan izango da, 11:00etatik 12:30era. Interesdunek, izena eman aurretik, elkarteko profesionalekin hitzordua eskatu behar dute afagi@afagi.eus helbidera idatzita edo 943 297 118 telefonora deituz.

Cita previa

Servicio de atención ciudadana y registro del Ayuntamiento de Tolosa (UDATE)

Para mayor comodidad y evitar esperas, le recomendamos concertar una cita previa. Para ello, le llamaremos al teléfono que nos ha facilitado en las 24 horas (día hábil) siguientes a la cumplimentación de este formulario, para contestar a su consulta o confirmar la fecha y hora de la cita.

SOLICITAR CITA PREVIA