Tolosako Bizikidetza Foroak sortutako webgunea herritarren eskura

Cita previa
Más información

Ayuntamiento de Tolosa
29/10/2021 | Servicios Sociales y Salud
  • Atzo 8 urtetako ibilbideari amaiera emateko ekitaldia egin zen Kultur Etxean eta bertan aurkeztu zen www.bizikidetzaforoatolosa.eus webgunea.

  • Helburua da orain arte herritar talde honek Tolosan Bizikidetza sustatzearen alde egindako lana jaso eta herri mailan ezagutzera ematea, desberdinen arteko elkarrizketa prozesuak balioan jartzeko.

 

 

2013. urtean sortu zen Tolosako Bizikidetza Foroa, iraganak utzitako hainbat arazori eta eragindako zauri eta etenei zintzoki eta modu zabalean ekiteko helburuarekin.

Denbora honetan, 12 lagunez osatutako taldeak lan lerro ezberdinak jorratu ditu eta hainbat ekimen sustatu. Atzokoan zortzi urtetako ibilbideari amaiera emateko ekitaldia egin zuen Foroak Kultur Etxean eta bertan aurkeztu zen urteetan zehar Bizikidetza Foroak egindako lana jasotzen duen webgunea: www.bizikidetzaforoatolosa.eus. Jarduera horiek aurrera eramateko udalaren laguntza izan du Foroak.

Atzokoan beraz, prozesuaren emaitzak eta ondorioak aurkeztu ziren jendaurrean. Webgunean, modu bisualean eta kronologiko jaso da informazioa eta herritarren eskura jarri, Bizikidetza sustatzeko aipatutako taldeak egindako lana herri mailan ezagutzera emateko eta desbedinen arteko elkarrizketa prozesuak balioan jartzeko helburuarekin.

Cita previa

Servicio de atención ciudadana y registro del Ayuntamiento de Tolosa (UDATE)

Para mayor comodidad y evitar esperas, le recomendamos concertar una cita previa. Para ello, le llamaremos al teléfono que nos ha facilitado en las 24 horas (día hábil) siguientes a la cumplimentación de este formulario, para contestar a su consulta o confirmar la fecha y hora de la cita.

SOLICITAR CITA PREVIA