Tolosa, aizkoraren plaza esanguratsuenetako bat

Cita previa
Más información

Igande honetan Tolosa Euskal Herriko Lehen Mailako Aizkora Txapelketaren aterpe izango dela aitzakiatzat hartuta, kirol honen garrantzia errepasatu dugu.

Harri-jasotzea eta harri-probak, sega, soka-tira, zaku lasterketak, lokotx biltzea... Euskal herri-kirolek hamaika modalitate dituzte, eta guztiek dute zerbait komunean: indar fisikoa, trebetasuna eta erresistentzia behar-beharrezkoak dituztela.

Munduko beste leku batzuetan praktikatzen den arren, aizkora da ezagunenetakoa, ziur aski bere gogortasun eta ikusgarritasunagatik. Izan ere, dirudiena baino lan zail eta gogorragoa da! Baina ba ote dakizu nondik datorren? 

Basoetatik plazetara

Aizkoraren lehen erreferentzia idatzia 1802koa da, eta egurra lortzeko basoetako zuhaitz-mozketa lanetan du jatorria. 

Kuadrillan egiten zen lan hori: gazteenek zuhaitzak mozten zituzten bitartean, zaharrenak adarrak eta azalak kentzeaz eta enborrak nahi zuten tamainan ebakitzeaz arduratzen ziren. Indartsuena, trebeena eta azkarrena nor zen erakusteko egiten ziren apustuak erronka publiko bihurtu ziren, eta herrietako plazetan egin ziren, lan-ordutegitik kanpo.

Industrializazioak industria-guneetara eraman zituen lehia horiek, eta zaletasun handia sortu zen: Azpeitia, Eibar, Donostia... 1903an Zezen Plaza inauguratu zenean, Tolosa ere euskal herri kirolen erreferenteetako bat bihurtu zen. Eta hala da gaur egun ere bai.

Aizkolariak Tolosa

Aizkolari proba Tolosako Zezen Plazan, 20ko hamarkadan gutxi gorabehera. Argazkia: Ricardo Martín. (Kutxateka).

Tolosa erronka gogoangarrien lekuko izan da hainbat hamarkadatan. Euskal aizkolari ospetsuenak pasa dira bertatik, erakustaldiak eskainiz: Arria, Keixeta, Errekalde; Mindegia, Arrospide, Olasagasti, Nazabal, Larretxea, Atutxa edo Vicente VI.a.

Euskal Herriko txapelketa: igande honetan, frontoian

Lehiaketa hauetan bizi den giro bikaina gertutik bizi nahi baduzu, aukera paregabea duzu: datorren igandean, azaroak 28, 12: 00etan, Tolosako Beotibar pilotalekuan Euskal Herriko Aizkolari Txapelketako final handia izango da.

Sei aizkolari lehiatuko dira irabazlearen txapela nork jantziko lehian: Hodei Ezpeleta, Luis Mari Txapartegi, Xabier Zaldua, Oier Kañamares, Iban Resano eta José Antonio Etxeberria.

Cita previa

Servicio de atención ciudadana y registro del Ayuntamiento de Tolosa (UDATE)

Para mayor comodidad y evitar esperas, le recomendamos concertar una cita previa. Para ello, le llamaremos al teléfono que nos ha facilitado en las 24 horas (día hábil) siguientes a la cumplimentación de este formulario, para contestar a su consulta o confirmar la fecha y hora de la cita.

SOLICITAR CITA PREVIA