Bueltan da Tolosako Babarrunaren Festa

Cita previa
Más información



Babarrunak, kuadrillak, dantzari eta musikariak izango dira larunbat honetan Tolosako kaleetan barrena.


Gogoa dago, eta ez da gutxiagorako. Bi urtez herriko egun handienetako bat ospatu gabe egon ondoren, babarrun, herri-bazkari eta ‘Euskal Jaiaren’ girorako prestatzen ari da Tolosa.

Azken urteotan Babarrunaren Eguna Euskal Jaiaren erritmora ospatzen da, eta babarrunak ez dira protagonista bakar. Babarrunen lehiaketaz eta kuadrillen bazkariez gain, Tolosan jai giroa arnasten da. Tolosarrak beren artzai-andre jantziekin janzten dira, kalejiren erritmora salto egiten dute eta kontzertuak gauera arte girotzen dute herria.

 


 

Goizeko 06:30etik aurrera suak piztuko dituzte Babarrunaren Ekoizleen Lehiaketari hasiera emanez. Eskualdeko ekoizle ugarik parte hartu ohi du txapelketan, eta inguruko sukaldariek patroi bera  jarraituz prestatuko dituzte babarrunak. Goiz erdian epaimahaiak, ‘babarrun onena’ aukeratuko du. Bitartean, bertaratzen diren guztiek babarrun dastaketaz gozatzeko aukera izango dute.

Bestalde, 08:00etan, Tolosako Babarrunaren Lehiaketa Gastronomikoari hasiera emango dio Gure Kaiola elkarteak, Alondegian. Bikote bakoitzak bere babarrunak sukaldatuko ditu plater onenaren saria irabazteko helburuarekin. Goiz erdian pintxo solidarioaren dastaketa egingo da, eta irabaziak Senegalgo ‘Kella-Sensa’ GKEari emango zaizkio.

12:45ean, babarrun-ekoizleen lehiaketako eta Gure Kaiolaren lehiaketa gastronomikoko sari-banaketa hasiko da, Trianguloan. 
 


Eta arratsaldean, zer?

Kuadrillan bazkaldu ondoren, sabela ondo beteta, musikaz gozatzeko ordua iritsiko da Tolosako kaleetara. Arratsaldeko 18:00etatik gauera arte jai-girorik ez da faltako. Bertsolariek, txarangek, kontzertuek eta kalejirek Tolosako alde zaharreko kaleak hartuko dituzte.

 


Egitarau osoa:

06:30 -  XXVII. Tolosako Babarrunaren Ekoizleen Lehiaketaren hasiera
08:00 -  XXXIV. Tolosako Babarrunaren Lehiaketa Gastronomikoaren hasiera, Gure Kaiolak antolatuta
09:00 / 14:00 - Azoka berezia
10:00 - Pintxo Solidarioa’ dastatzeko aukera Gure Kaiolaren eskutik. Irabaziak “KelleSensa” GKE senegaldarrarentzat izango dira
11:00 - Tolosako Babarrunaren Ekoizleen Lehiaketako epaimahaiak bere lanari ekingo dio
11:00 -  Dantza ikuskizuna Udaberri eta Uztaritzeko Izartxo taldearen eskutik, eta ondoren kalejira
11:00 -  “Bentazaharreko Mutiko Alaiek” euskal kantuak zuzenean, kalez kale
11:00 - Isidro Larrañaga musika eskolako trikitilariak kalez kale
11:15 -  Tolosako Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa
12:00 - Tolosako Babarrunaren Kofradiaren eskutik, Tolosako babarruna jateko aukera
12:15Tolosako Babarrunaren Lehiaketa Gastronomikoko epaimahaiak bere lanari ekingo dio
12:45 -  Sari banaketak: Tolosako Babarrunaren Ekoizleen Lehiaketako irabazleak eta Gure Kaiolaren Tolosako Babarrunaren Lehiaketa Gastronomikoko irabazleak
14:30 -  Tolosako elkarte eta tabernetan babarrun jatea
18:00 -  Bertsolariak kalejiran: Andoni Egaña eta Amaia Agirre
19:30 -  Kalean Txaranga
23:00 - Gozategiren kontzertua
Ondoren  - Jainekin Txaranga

Cita previa

Servicio de atención ciudadana y registro del Ayuntamiento de Tolosa (UDATE)

Para mayor comodidad y evitar esperas, le recomendamos concertar una cita previa. Para ello, le llamaremos al teléfono que nos ha facilitado en las 24 horas (día hábil) siguientes a la cumplimentación de este formulario, para contestar a su consulta o confirmar la fecha y hora de la cita.

SOLICITAR CITA PREVIA