Saharako haur errefuxiatuak udan etxean hartzeko harrera familiak behar dira

Cita previa
Más información

Ayuntamiento de Tolosa
23/03/2023 | Servicios Sociales y Salud
  • 8 urteko saharar neska-mutilekin udan bi hilabete igarotzeko harrera familiak lortzeko deialdia egin dute Tolosako Udalak eta Tolosaldea Sahararekin elkarteak.

 

Aurten ere ‘Oporrak Bakean’ programa eramango da aurrera eta horretarako ekimenean parte hartu nahi duten familiak behar dira Tolosan. Udalak eta Tolosaldea Sahararekin elkarteak bideratuta, 8 urteko saharar haur errefuxiatuak udan bi hilabetez etxean hartuko dituzten harrera familiak behar dira, zehazki. Programaren helburua da haur horien elikadura eta osasuna hobetzea.

Programan parte hartzeko nahikoa da harrera familia izateko nahia izatea. Izena ematen duten familien arabera erabakiko dute ondoren zenbat haur etorriko diren, baina helburua da 300 haur ingururi ongietorria ematea. Harrera programa, gainera, malgua izaten da, harrera bera familia bakoitzaren egoerara eta aukeretara egokitzen baita.

Harrera familia izan nahi dutenek izena eman edota programari buruzko informazio jaso ahal izango dute www.oporrakbakean.eus webgunean edota helbidera idatziz, baita 696 601 478 telefonora deituz ere.

Cita previa

Servicio de atención ciudadana y registro del Ayuntamiento de Tolosa (UDATE)

Para mayor comodidad y evitar esperas, le recomendamos concertar una cita previa. Para ello, le llamaremos al teléfono que nos ha facilitado en las 24 horas (día hábil) siguientes a la cumplimentación de este formulario, para contestar a su consulta o confirmar la fecha y hora de la cita.

SOLICITAR CITA PREVIA