Ikasturteko egitarau kulturala antolatu dute Samaniego eta Orixe ikastetxeek

Cita previa
Más información

Ayuntamiento de Tolosa
20/11/2018 | Euskara y Educación

Azken 6 urte hauetan SAMANIEGO-ORIXE ikastetxeek Kultur Astea antolatu izan dute. Aurten, lehen aldiz, kultur ekitaldiak urte osora zabaltzea erabaki dute. Egitaraua bi ikastetxeen eta Asmo Berri eta Gorosti Guraso Elkarteen lankidetzaren emaitza da. Patxi Amantegi zinegotzia izan da bertan eta nabarmendu du urtez urte aberatsagoa den ekimena dela: "gorpuzten ari da; ekintza ugari eta asko herritarrei zabalik daude, eduki berezia eta anitzarekin gainera: inguru digitala, kirola, nazioartea, sexu heziketa..." Zinegotziaren iritziz Tolosaren "kultur nortasunaren, sormenaren eta dinamismoaren adierazle" da: "egungo Tolosa kulturalaren eta duen agenda oparoaren, horrek dakarren erakargarritasunarekin, sustatzaile dira ikastetxeak ere. Ezbairik gabe, Samaniego eta Orixeren kultur egitaraua ezinbesteko hitzordu bilakatu da". Herritarrak ekintzetan parte hartzera gonbidatu ditu.

Eskola Komunitateak lankidetzan antolatzen du egitaraua eta hainbat interesgunetako hitzaldiak eta ekintzak antolatu dira. Arratsaldetarako aurreikusitako ekintzak erabat publikoak dira eta kultur-etxean izango dira. Goizeko saioak, berriz, bi eskolatan garatuko dira eta ikasleei zuzenduak izango dira.

Egitaraua

Dagoeneko aurreikusitako bi ekintza burutu dira:

  • Urriak 6an, larunbata : Izaskunera mendi-irteera egin genuen Bidean, HHko 5 urteko ikasleak Baso-eskola proiektuan zein ingurunetan murgiltzen diren ikusteko aukera izan genuen eta proiektuari buruzko hainbat argibide jaso genituen. Irteera ondo joan zen eta eskola komunitateko harremenak sendotzeko aukera ezin hobea dela ikusten dugunez, ekintza honekin Aurrera jarraitzeko konpromisoa dugu.
  • Azaroak 12: Udalak bi ikastetxeekin elkarlanean antolatutako eta Mikel Otxotorenak gidatutako “Maskulinitate tailerrean” parte hartu genuen. Aberasgarria benetan! Bertan landutako edukiek, genero ikuspuntutik, gizarte-errealitatea zehatz eta argiikusteko aukera eman ziguten.
  • Azaroak 26an, datorren astelehenean, Jesús C. Guillén neurozientzialariaren eskutik “Una educación con cerebro y corazón” hitzaldia izango dugu. Kultur etxean, 17:30ean.
  • Urtarrilak 19 ( larunbata): Samaniegoko Haur Hezkuntzako eraikinean “Ate irekien eguna”. 11:00etatik 13:00etara.
  • Urtarrilak 24: Itsaso Pagoagaren eskutik, "Jolasaren garrantzia pertsonaren garapenerako" hitzaldia. Kultur Etxean, 17:30ean.
  • Samaniego eta Orixeko ikasleentzat formazio tailerrak: Ohitura osasuntsuak eta higienearen garrantzia, munduko eskolak, berdintasunaren trataera egungo abestietan, lehen sorospenak, elikadura eta osasuna, mahai inguruak… Datak zehazteke.
  • Orixe ikastetxean Ate Irekien eguna.

Cita previa

Servicio de atención ciudadana y registro del Ayuntamiento de Tolosa (UDATE)

Para mayor comodidad y evitar esperas, le recomendamos concertar una cita previa. Para ello, le llamaremos al teléfono que nos ha facilitado en las 24 horas (día hábil) siguientes a la cumplimentación de este formulario, para contestar a su consulta o confirmar la fecha y hora de la cita.

SOLICITAR CITA PREVIA