Tolosaldean euskarak 365 egun izan ditzan ekimen bateratua 28 herrietan Euskaren Nazioarteko Egunerako

Cita previa
Más información

Ayuntamiento de Tolosa
28/11/2017 | Euskara y Educación

Euskararen Nazioarteko Eguna da abenduaren 3a. Tolosaldea osatzen duten herriek bat egin dute euskararen eguna ospatzeko eta plazaratzeko: "Tolosaldean euskaraz bizi nahi dugula urteko 365 egunetan".

Hala adierazi dute Olatz Peon Ormazabal Tolosako alkateak, Garikoitz Goikoetxea Galtzaundiko kideak eta Eneko Maioz Orexako alkateak eskainitako prentsa agerraldian.

Abenduaren 3an, igandea, eskualdeko 28 herrietako plaza guztietan herritarrek ‘Tolosaldean euskarak 365 egun!’ esaldiaren osagai bakoitza irudikatuko dute, herri bakoitzak letra bat. "Herri bat hizki bat, guztien artean esaldi baikor bat" nabarmendu dute Galtzaundi euskara elkartetik: "Elkarlanerako prestutasuna azaldu eta zabaldu nahi dugu, auzolanerako gogoa. Euskararen arnasgune izan nahi dugu eta hori ez da gutako bakoitzak bakarrik egin dezakeena. Argi dugu herri guztiek batera egin behar dugula lan honetan ere".

Olatz Peon Ormazabalek adierazi du une egokia dela euskararekin herritarrek duten "konpromisoa berretsi eta zabaltzeko": "erabiltzea da horretarako gakoa".

Goikoetxeak nabarmendu du ere herritar askoren inplikazioa dagoela atzetik: "elkartu gara herriak eta baita herrietako eragileak ere ekimen hau aurrera emateko. Bat egin dugu herri bakoitzeko norbanako, talde antolatu eta udalek indar berezia emateko ekimen honi. Ez dugu nahi egun bateko jaia izatea aurtengo Euskararen Eguna. Gure herrietan seguru aski bai, posible da egunero, urteak dituen 365 egunetan eta ia ordu guztietan euskaraz bizitzea".

Igandean izango da zita: "elkartuko gara gure herriko plazetan, adostua dugun adierazpena irakurriko dugu, eta eguerdian bakoitzaren herriari dagokigun hizkia osatuko dugu herritarrek, argazkia atera eta denon artean esaldia osatuz". Herritar oro parte hartzera gonbidatu dute antolatzaileek.

 

Cita previa

Servicio de atención ciudadana y registro del Ayuntamiento de Tolosa (UDATE)

Para mayor comodidad y evitar esperas, le recomendamos concertar una cita previa. Para ello, le llamaremos al teléfono que nos ha facilitado en las 24 horas (día hábil) siguientes a la cumplimentación de este formulario, para contestar a su consulta o confirmar la fecha y hora de la cita.

SOLICITAR CITA PREVIA