Zergak eta tasak %0,375 egingo dute gora 2017an

Cita previa
Más información

Ayuntamiento de Tolosa
26/04/2017 | Hacienda

Pasaden asteartean ospatutako osoko bilkuran datorren urtean indarrean jarriko diren ordenantza fiskalak onartu ziren. Begoña Tolosa Ogasun zinegotziak azaldu zuen eran, aurten egin diren aldaketak 4 sailetan sailkatu dira:

  1. Zerga eta tasak. Hego Euskal Herrian tasa eta zerga ezberdinen igoera KPIarekin lotua dago (IPC gazteleraz). 2017ko tasa eta zergen igoera gauzatzeko urriak 14ean aurkeztutako datua hartu da kontuan. Beraz, igoera +%0,375ekoa izango da.

  2. Hondakinen bilketa tasa. Azken urteetan egin den eran, %5 igoko da. Begoña Tolosa zinegotziak azaldu duenez “kostu errealaren eta tasaren arteko tartea” murriztu nahi da.

  3. Famili ugarien hobariak. Hobariak eskuratzeko garaian eskakizun kopuruagatik familietan sor daitezkeen nahasmenak ekiditeko, hobari ezberdinak (IBI eta autoarena) eskatzeko datak bateratuko dira 2017tik aurrera. Eskakizun epealdia urtarrilaren 1etik otsailaren 15era bitartekoa izango da. Tolosak adierazi du gestioa “erosoagoa eta errazagoa” izatea dutela helburu: “datak bateratzearekin, egun bakarrean egin ahalko dira eskaera guztiak. Gainera, behin hobaria jasota, hurrengo urtean automatikoki berritzeko aukera egongo da, baldintzak betetzen badira noski”.

Honekin batera, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen zergan familia ugariei hobariak ezartzeko aukera eman dio Gipuzkoako Foru Aldundiak Tolosako udalari. Era horretan, 5 eserleku edo gehiago eta 14 zaldi fiskal baino gutxiago dituzten turismoei %30eko hobaria ezarriko zaie.

  1. Azokak. Euskal Herria Plazako saltzaileek, salmenta jeitsiera medio, postua jartzeagatiko tasak murrizteko eskaera egin diote Tolosako udalari. Zinegotziak “%5eko jaitsiera” aplikatuko dutela aurreratu zuen.

Bestalde, larunbateko Zerkausiko postuen tasak ere zehaztu dira: “Baserritarrek (ekoizleek) eguneko eta mahaiko 0,55 ordaintzea adostu da beraiekin; eta saltzaileen kasuan berriz orain arteko 3,25 euroak, eguneko eta mahai bakoitzeko 2,23 euro izatera igaroko dira” azpimarratu zuen Begoña Tolosak.

Cita previa

Servicio de atención ciudadana y registro del Ayuntamiento de Tolosa (UDATE)

Para mayor comodidad y evitar esperas, le recomendamos concertar una cita previa. Para ello, le llamaremos al teléfono que nos ha facilitado en las 24 horas (día hábil) siguientes a la cumplimentación de este formulario, para contestar a su consulta o confirmar la fecha y hora de la cita.

SOLICITAR CITA PREVIA