Lurzoruari buruzko hausnarketa partekatzeko Tolosaldeko Eskola Agenda 21 programaren baitan XI.Topaketa burutu da

Cita previa
Más información

Ayuntamiento de Tolosa
18/06/2019 | Medio Ambiente y Transición Energética

Ekainaren 12an, asteazkEna, Tolosaldeko Eskola Agenda 21 programaren baitan XI.Topaketa burutu da Tolosan. Urtean zehar landutako ikasturteko gaiari, hau da, LURZORUAri buruzko hausnarketa partekatzeko aukera izan dute bertaratutako eskualdeko ikasleek, guztira 130 bat lagun bildu direlarik. Horrez gain, eskualdeko ikuspegi orokorra lantzea da TOPAKETA honen helburu nagusia, naturak mugak ez dituela adieraziz.

 

EGITARAUA

Lekua: Tolosako Alondegia Plaza

Eguna: 2019ko EKAINAK 12 (asteazkena)

Partaideak: Tolosaldeako EA21ko eskola komunitatea eta udal ordezkariak.

Egitaraua:

  • 09:30 Ongietorria
  • 09:45 Lantalde: aurkezpena, material banaketa eta kokapena.

  • 10:00 Taldeko lana: tailerrak + landaketa

  • 11:00 Egindako lanen aurkezpenak

  • 11:15 Hamaiketakoa eta amaiera

 

ZER EGIN DA?

Tolosaldea Garatzeneko teknikaria den Garbiñe Mendizabal eta Tolosako udaleko ingurumen zinegotzia den Patxi Amantegik egin diete harrera bertan bildutakoei. Ikasleak taldeetan banatuta irakasleek gidatutako tailerrak burutu dituzte. Tolosaldeko Eskola Agenda 21 eskualde mailako proiektua dela azpimarratuz ordubetean partaideen aurkezpenak egin ondoren ikasturtean lurzoruaren inguruan euren eskoletan eta herrietan egindako lanketa elkartrukatu dute: ateratako ondorioak, gaiarekiko hartutako konpromisoak eta beraien udal ordezkariei egindako proposamenak.

Bukaeran talde bakoitzak esaldi batean laburtu dute zabaldu nahi duten mezua:

  • Lurzorua bizitzeko eta jolasteko behar dugu
  • Lurzorua landareak eta animaliak bizitzeko beharrezkoa da

  • Lurzoruak gure platerak osasunez betetzen ditu

  • Lurzorua belaunaldiz belaunaldi utzitako ondarea da

  • Naturak ez ditu mugarik, gizakiak jarritakoak bakarrik!

 

Elkarrekin hamaiketakoaz gozatuz eman zaio bukaera aurtengo topaketari. Azpimarratu beharra dago programa honen irakasle koordinatzaile taldeak egiten duen lana, izan ere, beraien inplikazio eta konpromisorik gabe ezinezkoa izango zen horrelakorik aurrera eramatea.

Datorren ikasturtean Elikagaien Ekonomia Zirkularra izango da Tolosaldeko Eskola Agenda 21ean landuko den gaia.

Denon artean Tolosaldea justu, parekide eta iraunkorragoa lortuko dugulakoan gaude!!!

 

Cita previa

Servicio de atención ciudadana y registro del Ayuntamiento de Tolosa (UDATE)

Para mayor comodidad y evitar esperas, le recomendamos concertar una cita previa. Para ello, le llamaremos al teléfono que nos ha facilitado en las 24 horas (día hábil) siguientes a la cumplimentación de este formulario, para contestar a su consulta o confirmar la fecha y hora de la cita.

SOLICITAR CITA PREVIA