Tolosako izaera sozialeko elkarteen I. topaketa egin zen pasaden ostiralean Zerkausian

Cita previa
Más información

Ayuntamiento de Tolosa
04/12/2017 | Servicios Sociales y Salud

Tolosako Udaleko Gizarte Zerbitzuen eta Gazteria Sailek sustatuta, herrian presentzia duten 20 bat elkartek hartu zuten parte pasaden ostiraleko Tolosako izaera sozialeko elkarteen I. topaketan. Irekieraren ostean, elkarte bakoitzak bere proiektua aurkeztu zuen, aurkezpena eginez edota postua jarriz, eta hitzaldi bat ere izan zen elkarteen ikerketa eta berrikuntza sustatzen duen Eibe elkarteko Unai Lizasoren eskutik.

Olatz Peon Ormazabal alkateak eman zion hasiera ekitaldiari eta adierazi zuen iturburua Tolosatzen-en duela topaketa honek: “herritarrek plazaratu zuten elkarteen arteko ezagutza eta harremanak sortu eta bultzatzeko beharra. Hori horrela, Tolosatzen prozesuan sortutako '2017-2027 Tolosako Plangintza partekatua'-n txertatu zen”.

Oso positiboki baloratu zuen saioaren dinamika: "aberasgarria izan da oso elkar ezagutu, herritarrei beren jarduna erakutsi, proiektuak amankomunean jarri eta osagarritasunari erreparatzeko. Abenduaren 5ean Nazioarteko boluntariotzaren eguna da eta jakin badakigu, izaera sozialeko elkarteen indar nagusia boluntariotza dela. Lan ikaragarria burutzen du bakoitzak bere alorrean. Egindakoa eta egiten ari direna errekonozitzeko ere balio izan du hitzorduak”.

Argazkiak:

 

Cita previa

Servicio de atención ciudadana y registro del Ayuntamiento de Tolosa (UDATE)

Para mayor comodidad y evitar esperas, le recomendamos concertar una cita previa. Para ello, le llamaremos al teléfono que nos ha facilitado en las 24 horas (día hábil) siguientes a la cumplimentación de este formulario, para contestar a su consulta o confirmar la fecha y hora de la cita.

SOLICITAR CITA PREVIA