BookCrossing-a

Cita previa
Más información

BookCrossing-a (BC) liburuak elkarrekin trukatzeko proiektu bat da, eta mundu osoa liburutegi bihurtzea du helburu.

Ron Hornbaker estatubatuarrak sortu zuen 2001ean, eta harrez gero, mundu mailako mugimendu bilakatu da. Liburuak leku publikoetan aske uzten dira, beste norbaitek aurki ditzan, irakurri eta, ondoren, berriro askatzeko.

Dena den, liburuak askatu baino lehen, BCren webgunean erregistratu behar duzu, izan ere, horrela, jarrai dezakezu liburu horren ibilbidea. Era berean, liburua aurkitzen duena aipatutako orrian sartu behar da jakinarazteko aurkitu duela, eta irakurri ondoren, berriro libre utzi behar du.

Liburutegian atxiki gara mugimendu honetara, eta liburuak askatzeko edo harrapatzeko gune ofizial bat jarri dugu helduen liburutegiko sarreran. Zer liburu askatzen dugun facebooken jarrai daiteke.

Askatze horiez gain, noizbehinka umeentzako tailerrak ere antolatzen ditugu. Bukaeran, partaideek liburuak askatzen dituzte Tolosan zehar: ikastetxeetan, parketan, Musika Eskolan, Kiroldegian, Udaletxean…

Baten bat aurkitzen baduzu, mesedez, BookCrossing-en web orrira jo eta horren berri eman; zure burua erregistratzea oso erraza da, hiru datu besterik ez duzu eman behar.

Zeure liburuak ere aska ditzakezu: pegatinak behar badituzu, liburutegian eskuratu!!!

BookCrossing-a praktikatzeko hainbat baliabide

Gunea sortzeko kartelak

Etiketak

Umeentzako tailerra

Kartela Euskaraz / Gaztelaniaz / Ingelesez eta dekorazioa

Hainbat gomendio

  • Etiketa liburuaren azalean jarri, argi gera dadin ez dela galdutako liburu bat.
  • Zenbakia idatzi ondoren, etiketa forru itsaskorrekin babestu.
  • Kalean askatu behar baduzu liburua, plastikozko poltsa garden batean sartu. Janaria izozteko poltsak erabiltzea aukera merkea eta erosoa da.

 

Cita previa

Servicio de atención ciudadana y registro del Ayuntamiento de Tolosa (UDATE)

Para mayor comodidad y evitar esperas, le recomendamos concertar una cita previa. Para ello, le llamaremos al teléfono que nos ha facilitado en las 24 horas (día hábil) siguientes a la cumplimentación de este formulario, para contestar a su consulta o confirmar la fecha y hora de la cita.

SOLICITAR CITA PREVIA