Mando liburuzaina

Mando liburuzaina  Samaniego Herri Ikastetxeak liburutegiari  proposatutako kolaborazio-proiektua da.

Egitasmoari esker, Kolonbiako Guabas inguruko “El porvenir” izeneko  nekazaritza-komunitatean  liburutegi ibiltari bat (mando liburuzaina) abian jarri genuen 2008an.

Egitasmoak Kolonbiako Fundación Vital irabazi-asmorik gabeko erakundearen babesa du.

Garai horretan lortutako dirua honako beharretara bideratu zen: mandoa eta alportxak eskuratzera, kultur dinamizatzailea lortzera eta liburuak eta ikasmateriala erostera.

Gaur egun, bildutakoa zerbitzuari eusteko erabiltzen da: mandoaren janaria eta dinamizatzailearen soldata ordaintzeko, liburuak erosteko edo kultur ekintzak antolatzeko.

Nola lortzen dugu dirua?

Urtean zehar liburutegian xahututako funtsa (liburuak, DVDak, CDak…) eta erabiltzaileek egindako dohaintzak, bai liburutegira, bai ikastetxera, sanjoanetako azoka berezian saltzen ditugu postu batean: ale bakoitza euro baten truke.

Denok hartzen dugu parte salmenta solidario honetan: ikastetxeko irakasleek, ikasleek eta gurasoek, eta liburutegiko hainbat langilek.

Lagundu nahi diguzu?

Ekarri bigarren eskuko liburuak, DVDak, CDak… liburutegira.