Abendua eta urtarrila arteko haur zine bonoak 8 film eskainiko ditu 10 saiotan
01/12/2017 | Cultura, Juventud, Fiestas
Abenduaren 6an hasi eta urtarrilaren 21a bitarte luzatuko den zine bonoa datorren asteartean, abenduak 5, jarriko da salgai Leidorreko lehiatilan: 17:00etatik 19:00etara. 8 film ikusteko aukera izango dute haur eta gaztetxoek. Filmak, ohiko eran, igande eta jaiegunetan izango dira, guztiak 17:00etan Leidor aretoan.