Inauterietan Tolosa jantzi egiten da. Kaleak, plazak, tabernak… eta baita balkoiak ere.
.png)
Duela 20 urte baino gehiago sortu zen Tolosan balkoiak apaintzeko ohitura, eta ordutik urtez urte sendotzen joan den ohitura da. Hasieran alde zaharreko kale gutxi batzuetan abiatu zen ekimena, baina pixkanaka herri osora zabaldu zen, leiho, balkoi eta terrazak oihal koloretsuz betez.
2026ko Inauterien atarian, tradizioari jarraipena emateko helburuarekin, 2026ko Inauterietako balkoi lehiaketa martxan jarri dute Tolosako Udalak eta Tolosa&Co merkatarien elkarteak.
Lehiaketan parte hartzeko, balkoiek Ostegun Gizen goizerako egon beharko dute apainduta, eta hautagaitzak aurkezteko epea otsailaren 11ra arte egongo da zabalik ondorengo formularioan.
Epaimahaia dekorazioan eta espazioen diseinuan adituak diren pertsonek osatuko dute, eta egun berean jakinaraziko dute irabazlea Tolosa Turismoa (@tolosaturismoa) eta Tolosa&Co (@tolosandco) sare sozialen bidez.
Irabazleak 300 euroko saria jasoko du, Tolosa&Co-ko dendetan erabiltzeko.
Lehiaketaren helburua ez da soilik balkoirik ederrena aukeratzea, baizik eta Inauterietan Tolosa kolorez janztea eta komertzio txikia babestea. Horregatik, oihalak eta apaingarriak Tolosako dendetan erostera animatzen zaituztegu!
Inauteri hauetan, anima zaitez Tolosa kolorez janztera!


.jpg)

