Albaola Itsas Faktorian eraberritutako Aralarko San Migelgo ateak gaur, ekainak 10, iritsi dira herrira.
Erromesaldian iritsi dira Tolosara ateak, pare bat idiek tiratutako gurdi batean gainean, txistulariek bidea irekitzen zien bitartean. Adin guztiko tolosarrek ere harrera egin diete ibilbide guztian zehar, Belate pasealekutik hasita Herrikide ikastetxeko sarreraraino, non gaua pasako duten. Erromesaldiaren hurrengo etapa bihar hasiko da goizeko 09:00etan, ikastetxetik abiatuta.