Udaberriko loreak ari dira iristen azokara

Tolosako Udala
2019/03/25 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa

Eguraldi epela eta eguzkitsua izan genuen larunbatean Tolosan. Orain dela aste asko hasi zen udaberria azokan eta mendietan, eta asteburu honetan egutegian ere eman diogu hasiera. Eskaintza aldatzen doa, eta, neguko barazkiak atzera doazen moduan, udaberrikoak hasi dira azaltzen.

Ilarrak, babak, zainzuriak edota gazta berria dira nagusi egun hauetan. Perretxiko zerrenda oraindik geldirik dago, eta fruta eskaintza negukoa da oraindik. Hemendik gutxira hasiko dira mugurdiak eta bestelako udaberri fruituak.

Berdura plazan animazio handia izan zen. Apaingarriko landare asko postuetan, eta baratzarako espezie gehienak aukeran.

Prezioak: