Zumardiaundiaren eremu bat eta Igeralde kalera doazen eskailerak itxi dira, segurtasunagatik

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2024/04/26 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
  • Hormigoi zatiak erori dira autobidearen zubitik eta premiazko lanak egingo ditu Aldundiak arrisku egoerak saihesteko.

 

Gaur goizean hormigoi puskak erori dira A-1 autobidearen zubiaren hegoaldeko aldetik Zumardiaundira, inolako kalte pertsonalik sortu gabe. 

Berehala bertaratu dira suhiltzaile, udaltzain, ertzain, udal arkitekto, Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkari eta errepideen mantenurako GFAk kontratatua duen enpresako langileak. Lehen ikuskapenean, Zumardiaundiaren gaineko zatian erortzeko arriskua duten elementu gehiago direla egiaztatu dute suhiltzaileek eta mantenuko langileek.

Hori horrela, arrisku hauek konpontzeko esku-hartzeak egingo ditu berehala Foru Aldundiak. Era berean, zubiaren gainerako azpiegitura eta errepidea bera egoera onean dela aztertzen ari dira, bestelako behar sakonagorik behar ote duten aztertzeko; hasiera batean, ez dago arrisku egoerarik Ibarralde eta Euskal Herria kale inguruan, ezta errepidean bertan ere. Trafikoa normaltasun osoz ari da igarotzen autobidetik.

 

Zumardiaundiko eremu bat, itxita

Lan horiek egin bitartean, errepide azpitik igarotzen diren bideak itxi egingo dira oinezko eta bizikletentzat, segurtasuna bermatzeko.

Esate baterako, Bidebietako aparkalekura edo Herrikide Ikastetxera oinez joateko Agaramundu-Igeraldeko eskailerak hartu beharko dira (autoentzako errepidea zabalik dago); kontrako norantzan, Ibarrara joateko, Idoiaga kalera doan bidea erabili beharko da. 

Zumardiaundian bertan ere eragingo du: Kondeaneko Aldapako sarbidea eta Ibarralde kaleko oinezko pasabidea itxi egingo dira; Gurpilgunearen paretik Tolosara ere ezingo da igaro. Hain zuzen, Gurpilgunera joateko Idoiaga kaletik joan beharko da. Zumardiaundiko gainerako eremua zabalik izango da.

Itxiturak errespetatzeko eta zentzuz jokatzeko dei egiten dute Udalak eta Foru Aldundiak.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA