- Tolosako Ekinbide Etxeak eta Musikenek antolatuta, formatu txikiko doako kontzertu zikloaren bitartez guztira 4 emanaldi eskainiko dira, maiatzeko igandeetan, Topicen.
Urteko bosgarren hilabetearekin batera badator Tolosara ‘Maiatzeko Doinuak’ ekimena, Tolosako Ekinbide Etxeak, Musikenerekin lankidetzan, antolatutako formatu txikiko doako kontzertu zikloa, alegia.
Guztira 4 kontzertuk osatzen dute aurtengo edizioaren egitaraua eta guztiak maiatzeko igandeetan eskainiko dira (igande bakoitzeko bana), eguerdiko 12:00etan Topicen. Ekimen hau Musikeneko musika interpretazioko masterraren baitan jasotako proiektu bat da, eta horren bitartez, ikasleek estilo eta talde desberdineko instrumentuez osaturiko lau kontzertu antolatzen dituzte, beraiek eskaintzeko.
Horri jarraiki, 3. edizio hau maiatzaren 5ean hasiko da, flautaz eta arpaz osaturiko Dúo Carmesí taldearen eskutik. Bigarren kontzertua maiatzaren 12an izango da, Fluctus Quartet taldearekin. Kasu honetan, biolina, bi biola eta biolontxeloa izango dira laukotea osatzen.
Maiatzaren 19an Boreas Wind Quintet boskotearen emanaldia eskainiko da; flauta, oboea, bi fagot eta tronparen doinuak uztartzen dituen taldea izango da hau. Eta zikloari amaiera emateko, maiatzaren 26an Master Brass Quintet boskotea arituko da, metal instrumentuak joz: bi tronpeta, tronpa, tronboia eta tuba.
Egitarau osoa
Maiatzak 5 | Dúo Carmesí | 12:00 | Topic
Jaime Barranco Quirós (flauta) eta Luis Felipe Quiroga (arpa) bikoteak osatzen duen Duo Carmesí taldea Musikenen, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Zentroan, sortu zen. Bi musikariak elkar ezagutu eta ganbera-musikarekiko grinan sakontzen hasi ziren. Musika-kidetasun sakonarekin eta arte-bikaintasunaren bilaketa partekatuarekin, arparen fintasuna eta flautaren adierazkortasuna bateratzen dituen soinu bakar bat sortzeko elkartu ziren.
Maiatzak 12 | Fluctus Quartet | 12:00 | Topic
“Fluctus Quartet”-en arte-kemena lau musikari profesionalen elkarketatik sortu zen, hari-laukotearen mundua esploratzeko gogo biziz eta indartsu, gaur egungo publikoari bere bertsiorik onena eta pertsonalena eskaintzeko asmoz. Laukotea osatzen dute: Paula Alarcón Saurak (biolina), Pedro Roque Cobok (biola), Manuel Martí Lópezek (biola) eta Pablo Ruiz Arranzek (biolontxeloa).
Maiatzak 19 | Boreas Wind Quintet | 12:00 | Topic
Boreas Wind Quintet haize boskote taldea da eta kide guztiek, beren egungo prestakuntzaren kokagunea ez ezik, ganbera-musikarekiko grina eta eremu horretan musikan eta profesionalki garatzeko gogo sakona ere partekatzen dituzte. Hauek dira taldeko musikariak: María Álvarez García (flauta), Jorge Pablo Fuentes Osorio (oboea), Alejandro Costa Vilella, María Molina Martos (fagota) eta Llorenç Tormo Mira (tronpa).
Maiatzak 26 | Master Brass Quintet | 12:00 | Topic
Master Brass Quintet metal-boskote bat da: Rodrigo Pérez Arín (tronpeta), Alberto Caamaño (tronpeta), Llorenç Tormo Mira (tronpa), María Benitez Mejias (tronboia) eta Angel Belda Parra (tuba). Taldea kideen anbizio eta sormen artistikotik sortua da, lana eta musika partekatzeagatik. Musikenen interprete-lanetan topo egin zute gazte hauek eta ganbera-musikaren proiektu honi ekin zioten.