Zenbait aldaketa izango dira udal zerbitzuen ordutegietan, inauteriak direla eta

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2026/02/09 | Udate (HAZ-SAC)
  • Datorren otsailaren 13tik 18ra bitartean, aldaketak izango dira udal zerbitzu hauetan: UDATE, Gizarte Zerbitzuak, Usabal kiroldegia, Abegi eta Hondakin Bulegoa, besteak beste. 
  • Horrez gain, inauterien harira, asteazkenean, otsailak 11, Mugi Tolosa ekimenak ongietorria emegingo ango die festei txarangaz girotutako ibilaldiarekin. 

Hiru egun barru, inauteriek hartuko dute Tolosa, eta tolosarrak ospakizun betean murgilduko dira. Hori dela eta, inauteriek iraun bitartean, ordutegi aldaketak izango dira zenbait udal zerbitzutan.

Honako hauek izango dira aldaketa nagusiak:

 

UDATE

Otsailak 12, osteguna: 07:15-11:15

Otsailak 13, ostirala: 08:00-12:00

Otsailak 16, 17 eta 18 (astelehena, asteartea eta asteazkena): ITXITA

 

Gizarte zerbitzuak

Otsailak 12, osteguna: itxita

Otsailak 13, ostirala: 10:00-12:00

Otsailaren 16tik 18ra itxita (biak barne)

 

Andragora

Otsailak 12, 15, 16:

  • Informazio gunea (Trianguloa): 19:30-23:30
  • Arreta Gunea (Andragora): 23:30-3:00

Otsailak 13, 14, 17, 18: itxita.

 

Hondakin bulegoa:

Otsailak 12: 08:30-14:00 (arratsaldez itxita) 

Otsailak 13: 08:30-14:00

Otsailak 16-18: itxita

 

Kultur etxea

Otsailak 12, osteguna: 10:00-11:30

Otsailak 13, ostirala: 10:00-12:00

Otsailaren 16tik 18ra itxita (biak barne)

 

Liburutegia

Haur liburutegia:

Otsailaren 12tik 18ra itxita (biak barne)

 

Helduen liburutegia:

Otsailak 12, osteguna: 10:00-12:00

Otsailak 13, ostirala: 10:00-13:30

Otsailaren 16tik 18ra itxita (biak barne)

 

Usabal kiroldegia

Otsailak 12tik 18ra itxita (biak barne)

 

Berazubi

Otsailak 12, 14, 16, 17: 09:00-14:00

Otsailak 13, ostirala: 09:00-20:00

Otsailak 15, igandea: itxita

Otsailak 18, asteazkena: 09:00-21:00

 

Abegi

Otsailaren 12tik 18ra itxita.

 

Euskaltegia

Otsailaren 12tik 18ra itxita (biak barne)

 

Ikasgela

Otsailaren 12tik 17ra itxita (biak barne)

Otsailaren 18an zabalik.

 

Musika eskola

Otsailaren 12tik 18ra itxita (biak barne)

 

Udaletxea ere itxita egongo da otsailaren 16tik 18ra (biak barne). Udaltzaingoak 24 orduko arreta zerbitzua emango du, eta larrialdien kasuan, 943 675 858 telefonora deitu ahal izango da.

Mugi Tolosa ere inauteriak ospatuz

Era berean, datorren asteazkenean, otsailak 11, Mugi Tolosa egitasmoak ongietorria egingo die inauteriei, ekintza berezi batekin.

Ohiko moduan, Zerkausian batuko dira partaide guztiak. Goizeko 11:00etan, txarangaz lagunduta egingo dute ibilaldia Tolosako kaleen barrena, inauteri giroan murgiltzeko. Amaieran, Zerkausira bueltatuko dira, eta txistorra pintxoak banatuko zaizkie (eguraldi ona eginez gero, banaketa Plaza Zaharrean egingo da), ekintza berezi honi bukaera emateko.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA