Amarotz auzoko pilotalekutik Txarama aldera doan eremua itxiko da, otsailaren 18tik aurrera, etxebizitzak eraikitzeko

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2026/02/06 | Hirigintza
  • Obrako ibilgailuek Txarama aldeko sarreratik egingo dituzte sartu-irtenak, Amarotz auzoa zeharkatu behar izan gabe.

Datozen egunetan hasiko dira Amarotz auzoan alokairuko babes ofizialeko 192 etxebizitzak eraikitzeko lanak, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak eta Visesa erakunde publikoak sustatuta, Udalaren laguntzarekin. 

Obra lanetarako, halabeharrez, bide publikoa okupatuko da lanek irauten duten bitartean. Hain zuzen, Amarozko frontoiaren paretik Txarama aldera doan zatia erabat itxita geratuko da, eta ezingo dira aparkaleku horiek erabili. Antolaketa horrekin, obrako ibilgailuek Txarama aldeko sarreratik egingo dituzte sartu-irtenak, Amarotz auzoa zeharkatu behar izan gabe, auzotarrei eragozpenak murriztearren.

Auzotik gertuen dagoen eremua libre geratuko da, auzotarrek erabil dezaten, baita ibaiaren ondoko pasealekua ere, 1,5m estutuko den arren, segurtasunagatik, itxitura egin ahal izateko.

Datozen egunotan eremua prestatu, aurretiazko lan batzuk hasi eta itxiturak jartzeari ekingo diote, eta otsailaren 17ra arte, Asteartita egunera arte, hain zuzen, zabalik izango da. Hilaren 18tik, Hausterre egunetik aurrera, ordea, itxi egingo da eremua.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA