2026/02/09 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
Inauteriek iraun bitartean trafikoan eta autobusen zerbitzuetan izango diren aldaketen berri eman du Udaltzaingoak. Hauek dira aldaketak, egunez egun.
.JPG)
Garraio publikoari buruzko ohar orokorrak
Ostegun Gizenetik aurrera erdialdeko autobus geltokiak –musika-eskolakoa, San Frantzisko pasealekukoa eta Geltoki kalekoa– bertan behera geratuko dira, jaiak amaitu bitarte. Asteazkenean, Hausterre egunean, 10:00ak aldera itzuliko dira zerbitzuak ohiko ibilbidera, kale garbiketak bere lana amaitu bezain pronto.
Ohikoa den bezala, Santa Klara kalean eta Kondeaneko aldaparen hasieran egingo dituzte geldialdiak egun horietan. Udaltzaingoak ohar informatiboak jarriko ditu markesina guztietan.
Hiribusa
Hiribusaren kasuan, bi aldaketa izango dira. Batetik, Ostegun Gizenetik Hausterre egunera egunero kanpoaldetik egingo du ibilbidea. Hau da, Larramendi kaletik, Santa Klarara joango da Jon Andoni Irazusta pasealekuan barrena. Santa klaran geldialdia egin ondoren, Kondeaneko aldapatik joango da (aldaparen hasieran egingo du geldialdia).
Beraz, honako ibilbidea egingo du: Santa Klara > Kondeaneko aldapa > Martin Jose Iraola > Paper kalea > Iurreko biribilgunea. Kiroldegitik aurrera ohiko ibilbidearekin jarraituko du Larramendira arte. Iurreamendi egoitzara ere igoko da dagokion orduetan. Ikastetxeetako geltokiak, berriz, Herrikide (eskolapioak) eta Samaniegokoak, bertan behera geratuko dira.
Bestetik, aldaketa horrek ordutegian eragingo du. Inauterietan ohikoa den moduan, 07:30ean hasiko du zerbitzua egunero, larunbatean eta igandean izan ezik. Larunbatean 08:40ean izango da lehen zerbitzua; igandean, 10:30etik aurrera. Igandean, astelehenean eta asteartean, berriz, zerbitzua luzatu egingo du: 21:25ean aterako da eguneko azken autobusa, eta 21:57an amaitu. Honakoa izango da Hiribusaren ordutegi berezia inauterietan:
.png)
Otsailaren 18an, asteazkena, garbiketa zerbitzuak lanak amaitu ondoren itzuliko da ohiko zerbitzua. Aurreikusten da 10:00ak aldera izatea.
Trafikoari eta aparkalekuei buruzko oharrak
-
Astelehena, otsailak 9
Geltoki kalean eta Geltoki plazan ezingo da aparkatu, barrakak jarri ahal izateko. San Esteban auzoko aparkalekuetako baten erdia ere hustu beharko da, Ferialekuaren segidan dagoenarena, hain zuzen.
-
Ostegun Gizena, otsailak 12
Rondilla kalea moztuko da 10:00etan, hurrengo eguneko goizera arte. Kalean ezingo da aparkatu. Soilik garajeetarako sarrera baimenduko da, Belatetik. Inpernu eta Andia kaleetako garajeetara joateko musika-eskolaren atzetik joan beharko da. Barrena kalean, San Frantzisko pasealekuan eta Oria kalean ere ezingo da aparkatu.
-
Ostiral mehea, otsailak 13
Rondilla kaleko trafikoa irekiko da, gutxi gora behera, 09:30ean, garbiketa zerbitzuak lanak amaitu bezain pronto. San Frantzisko pasealekuan eta Oria kalean ezingo da aparkatu.
-
Zaldunita bezpera, otsailak 14
Rondilla kalean trafikoa baimenduko da 14:00ak arte. Ordutik aurrera, berriro guztiz itxiko da Felipe Gorriti plazan, inauteriak amaitu arte. Garajeetara joateko Belatetik eta Lapurdi plazatik barrena egin beharko da sarrera, eta Inpernu eta Andia kaleetako garajeetara joateko, musika-eskolaren atzetik. Ezingo da aparkatu San Frantzisko pasealeku osoan. 14:00etatik aurrera Rondilla kalean ere ezingo da aparkatu. Asteazkenean, garbitzaileen lanak amaitu ostean irekiko da Rondilla kalea, aurreikuspenen arabera 10:00ak aldera.
-
Zaldunita, Astelenita eta Asteartita, otsailak 15-17
Erdiguneko trafikoa guztiz itxiko da 12 puntutan: Arrameleko biribilgunea, Felipe Gorriti plaza, Jesusen Zerbitzariak, Rondilla kalea, Zumalakarregi pasealekua, Santa Klara, San Joan kalea, San Esteban, SAM zubiko biribilgunea, zezen-plaza, suhiltzaileen egoitzaren ondoko biribilgunea eta Iruñea etorbidea. Leku horietan trafiko laguntzaileak izango dira. Hori hurrengo hiru egunetan mantenduko da. Soilik garajeetako sarrera eta irteerak baimenduko dira. Ezingo da aparkatu San Frantzisko pasealekuan, Oria kalean, Nafarroa etorbidean, Zumalakarregi pasealekuan eta Rondilla eta Barrena kaleetan.
-
Hausterre eguna, otsailak 18
Garbiketa zerbitzuak lan guztiak amaitu bezain laster zabalduko da trafikoa. Gutxi gora behera 10:00etan izan daitekeela aurreikusten da, nahiz eta momentuko beharren arabera aurreratu edo atzeratu egin daitekeen. Ordu horretatik aurrera, garraio publikoko geltokiak ohiko kokalekuetara itzuliko dira.