Nola egin San Blas-eko erroskilak

Hitzordua
Informazio gehiago

Aurten ezin izango ditugu San Blas auzoko erroskila tradizionalak erosi, ez baita festarik ospatuko. Azokan erositako osagaiekin, San Blas erroskilak etxean egiteko errezeta duzue hemen.

 

Monte uzturre con nieve desde izaskun

 

“San Blas, ito arte hartu arnas” dio esaera zaharrak. Izan ere, ohitura zaharren arabera, santu hau eztarriko gaitzak saihestearekin lotzen da.

Gure herrian, Santa Ageda bezperan abestera irtetea ohitura denez, asko ziren, eztarriko gaitzak saihestearren, erroskilak, pastelak eta opilak San Blas ermitan bedeinkatzera eramaten zituztenak. Ohitura horrek bide eman zien San Blas erroskila ospetsuei, eta bertan bedeinkatuta saltzera pasa ziren. 

Aurten ezin izango ditugu erosi, ez baitira ospatuko San Blas auzoko festak. Horregatik, etxean egiteko moduko errezeta proposatzen dizuegu gaurkoan.

 

subida al monte uzturre con nieve desde Tolosa

Errezeta: San Blas-eko erroskilak

 

Osagaiak (25 erroskila):

- 500 g. gari-irin

- 2 koilarakada azukre

- 7 arrautza

- 120 ml. oliba-olio

- 2 koilarakada anis

 

Estaldurarako:

- 400 g glass azukre

- 4 arrautza-zuringo

- Anis-txorrotada bat

 

Nola egin:

1) Arrautzak, anisa, azukrea eta oliba-olioa nahastu, eta gari-irina pixkanaka gehitu. Ondo oratu orea homogeneo bat lortu arte.

2)Labe erretilu bat laberako paperez estali eta orea erroskila forman banatu. Olioarekin igurtzi itsatsi ez daitezen.

3)Labea 160º-tara berotu eta beroa dagoenean, erroskilak 20-25 minutuz laberatu. Prest daudenean, gogortu arte hozten utzi. (Ondo hoztea garrantzitsua da, beroak izanez gero estaldura hondatu egiten baita).

4)Estaldura egiteko, arrautza-zuringoak irabiatu, eta glass-azukrea eta anisa pixkanaka-pixkanaka gehitu, merenge trinkoa osatzea lortu arte.

5)Erroskilak merengearekin estali eta lehortzen uzti, gogortu arte.

 

 

 

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA