Tolofolk, lehen edizioaren errepasoa

Hitzordua
Informazio gehiago

Herriko kaleetan ohikoa izateko asmoz JeaJeaka elkarteak antolaturiko jaialdiaren lehen edizioak, hainbat artistaren 7 ekitaldi eskaini zituen herriko gune ezberdinetan banatuta, Tolosako Pazko Astea girotuz.

 

Gure herriko kaleak animatzeko asmoz sortu zen, eta hala izan zen. Apirilaren 7, 8, 9, 10 eta 11n, hainbat artistek tokiko musika eta munduko musika gerturatu zituzten Tolosako kaleetara.

 

Jaialdia asteazkenean, hilak 7, hasi zen kultur etxean egin zen erakusketa eta hitzaldiarekin. Hurrengo ekitaldiak, apirilaren 8an eta 9an Luis Antonio Pedraza, Eneko Dorronsoro, Fredi Pelaez eta Peio Irigoienek Plaza Berrian emandako kontzertuak izan ziren.

 

 

 

Asteburuan zehar, Hector Braga asturiarrak plaza zaharrean eta Oreka tx taldeak Leidor zineman eskainitako emanaldiez ere gozatu ahal izan zen.

 

Igandean Udal Txistulari bandaren kontzertuaz gozatzeko aukera izan zen berdura plazan, eta arratsaldean Alan Griffin, Arkaitz Miner, Juanjo Otxandorena, Iraide Ansorena eta herriko beste artista batzuen emanaldiek girotu ziztuzten herriko kaleak.

 

Antolatzaileek, Tolosako Udalarekin batera, jaialdia gure herriko kaleetan ohikoa izateko asmoa adierazi dute, herriko kultur eskaintza areagotzeko, eta espero dugu datozen edizioetan Tolosan bisitatuko gaituzten bidaiariekin partekatzea.

 

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA