Tolosako Bisigu eta Sagardo Festak emango dio hasiera ekainari

Hitzordua
Informazio gehiago

Maiatzaren 31tik ekainaren 2ra, Tolosako Bisigu eta Sagardo Festaren 11. edizioa ospatuko da. Bazkari eta afari bereziak, dastaketak eta herriko sagardotegi zaharretara bisita gidatuak eskainiko dira.

Tolosako hilabete aktiboenetako bat ekaina da. Orduan ospatzen dira ere San Juan zaindariaren jaiak. Dena dela, hilaren hasieratik nagusituko da jai-giroa, Bisigu eta Sagardo Festarekin.

Festa honek itxuraz bere artean oso konbinagarriak ez diren bi genero konbinatzen ditu. Eta itxuraz diogu, ohikoena ez bada ere, arraina eta sagardoa uztartzea posible delako.

 

300 bisigu eta eskualdeko sagardo guztiak

 

Duela gutxiko HARAGI festaren ostean, Txinparta sozietateak inaugurazio-afaria egingo du, maiatzaren 31an (ostirala), eta Zerkausia jantoki erraldoi bihurtuko da berriro, ekainaren 1ean eta 2an.

 

Xixario eta Katxiña erretegietako parrilleroek 300 bisigu erreko dituzte Orio erara, eta, horrez gain, antxoak, zainzuriak, tomate eta hegaluze entsalada eta Bixigoxoa, festako produktu izarraren forma duen postre bitxia, zerbitzatuko dituzte.

 

 

Egun horietan ere, zerkausia sagardoaren katedrala izango da. Han egongo da Sagardoaren Txokoa, pintxoak Tolosaldeako sagardo guztiekin – Aburuza, Begiristain, Eguzkitza, Isastegi, Goikoetxea, Sarasola, Zabala eta Zalbide, eta Irigoien-Herreroko sagardoa ere– dastatzeko gunea.

Espazio hori zabalik egongo da 11:30etatik 14:30etara eta 19:00etatik 21:30etara, larunbatean, eta goizez, igandean.

 

Tolosako sagardotegi zaharrak

Baina sagardoari lotutako guztia ez da hor amaitzen. Izan ere, asteburuan bisita gidatu bereziak egingo dira Tolosako gune historikoko sagardotegi zaharretara. Ibilbide horretan, herriko sagardo-tradizioa ezagutu ahal izango da, bere garaian 40 sagardotegi biltzeraino iritsi zena.  

Atodo, Begiristain, Otegi, Ibiaga, Aranbururena, Usandizagarena, TxaparroTxaparro da bere horretan mantentzen den bakarra, 1971etik itxita badago ere. Letxuga kaleko atzeko patioan dago eta orain dela gutxiko herriko historiaren altxorretako bat da.  Historiaz eta istorioez betetako txokoa.

 

Garai batean, lan-jardunaldiaren erdian bazkaldu eta kupeletatik sagardoa edatera biltzeko ohitura zegoen. Orduan ez zegoen txotxik, eta ‘trago’ bakoitza klarion batekin apuntatzen zen, kupela batean. Batzuek toka-partida batean erabakitzen zuten erronda nork ordaindu behar zuen.

Bisita gidatuan, sagardotegi horietako batzuk zeuden tokietatik ibili eta gutxik dakizkiten istorio horiek guztiak kontatuko dizkigute. Larunbatean, bisita gaztelaniaz eta frantsesez izango da, eta, igandean, berriz, euskaraz eta ingelesez. Bisita-txartelak 5 euro balio ditu eta barne hartzen ditu sagardo-dastaketa bat eta sardina zaharraren arrautzopila Orbela tabernan. Garai batean han zegoen Begiristain sagardotegia.

 

Txartelak non erosi

Bazkaltzeko eta afaltzeko txartel guztiak Tolosaldea Tour turismo-bulegoan erreserba daitezke, 943 697 413 telefono-zenbakira deituta edo tour@tolosaldea.eus helbidera idatzita. Ekainaren 1ean bi hitzordu egongo dira, 14:00etan eta 21:00etan. Igandean, berriz, bazkaltzeko txanda bakarra egongo da.

Beste artikulu honetan Tolosara etortzeko modurik erosoena gomendatuko dizugu, herrira iristeko edo Tolosako aparkalekuen inguruko azalpenekin. Irakurri etorri aurretik!

 

Egitaraua:

 

Maiatzak 31, ostirala:

20:30 - Txinparta Sozietatea. Sagardo ezberdinekin uztartze-afaria (27€)

 

Ekainak 1, larunbata:

11:30 – Bisita gidatua eta dastaketa: Tolosako kaleetako sagardotegien historia (5€)

11:30etatik 14:30etara eta 19:00etatik 21:30etara - Zerkausia: Tolosaldeako sagardoak eta pintxoak “Sagardoaren txokoan"

 

14:00 - Zerkausia. Bisigu Festaren bazkaria (55€)

19:30 - Zerkausia. Bertsolariak, dastaketa girotua.

21:00 - Zerkausia. Bisigu Festaren afaria (55€)

 

Ekainak 2, igandea

11:30 – Bisita gidatua eta dastaketa: Tolosako kaleetako sagardotegien historia (5€)

11:30-14:30 - Zerkausia. Tolosaldeako sagardoak eta pintxoak “Sagardoaren txokoan"

14:00 - Zerkausia. Bisigu Festaren bazkaria (55€)

 


Bisigu menua (55 euro)

                    

Antxoak gatzetan

Tomate entsalada hegaluzearekin

Nafarroako zainzuriak

Bisigua parrillan

Gozonako “Bixigoxo” postrea

                    

Edariak: Heras Cordon (ondua), Gaintza (txakolina), Insalus (ura), Irigoien- Herrero (sagardoa) eta Tolosaldeako sagardo guztiak eta Zabala (kafea).

                    

Sagardoarekin uztartze-afaria (27 euro)

                    

Nafarroako zainzuriak

Antxoak

Ajoarriero bakailaoa behe-tenperaturan egositako arrautzarekin

Solomo-burua

Gorrotxategik eginiko postrea

                    

*Plater bakoitza sagardoarekin edo deribatuarekin zerbitzatuko da


 

Bazkari, afari eta bisita gidatuetarako txartelak:

Tolosaldea Tour - 943 69 74 13 - tour@tolosaldea.eus

 

Bisita gidatuak hemen klik eginda ere erreserbatu ditzakezu.

 
 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA