Tolosako Inauteriak: bisitariarentzako gida praktikoa

Hitzordua
Informazio gehiago

Oso gutxi geratzen da 2019ko Tolosako Inauteriak hasteko: otsailaren 28an (Ostegun Gizen) hasiko dira eta martxoaren 5ean (Asteartita) bukatuko dira. Post honetan aurkituko duzu informazio praktiko guztia inongo arazorik gabe iristeko. A, eta festaz behar bezala gozatzeko!

 

 

 

 

Non aparka dezaket inauterietan?

 

Tolosan 5 aparkaleku dituzu Inauterietan, horietako 3, doakoak. Herriaren erdialdea trafikoari itxita egongo da Inauterietan, horregatik, aparkalekuetara joateko herrigunez kanpoko bideak erabili beharko dituzu (adierazita daude mapan). Adi jarraibideei, deskuidurik ez gertatzeko; nolanahi ere, trafiko-laguntzaileak ere egongo dira.

 

Hemen klik eginda Google Mapseko mapa bat aurkituko duzu: aparkaleku guztiak agertzen dira eta haietara iristeko jarraibideak edo gomendioak ere bai. Gogoan izan kale nagusiak itxita egongo direla!

 

 

Eta garraio publikoa erabili nahi badut, zer aukera dauzkat Inauterietan?

 

Bi modu dituzu: trenez edo autobusez. Baina kontuan izan behar duzu egun horietan aldaketak izaten direla zerbitzuan eta ordutegian. Zerbitzu berezi batzuk ere jartzen dira, batzuk gauerako.

Tolosak Renferen geltoki bat du eta horra iristen dira gertuko trenak eta distantzia ertainekoak. Ondoren dituzu loturak, Renfek Inauterietarako ezartzen dituen ordutegi berezien berri izateko:

Ordutegia: Renferen tren zerbitzu orokorra

Ordutegia: Renfek Zaldunitarako (iganderako) jarri dituen tren zerbitzu bereziak

Ordutegia: Renfek Astelenitarako (astelehenerako) jarri dituen tren zerbitzu bereziak

Ordutegia: Renfek Asteartitarako (astearterako) jarri dituen tren zerbitzu bereziak

 

Autobusei dagokienez, asko iristen dira Tolosara. Batzuk ibilbide luzekoak dira eta iristen dira Iruñetik, Bilbotik, Bartzelonatik, Valentziatik Vigotik eta Cacerestik. Beste batzuk, berriz, TSST-koak, Donostia eta ingurutik. Eta, azkenik, Tolosaldeko autobusa, Tolosatik gertuen dauden herrietatik.

 

Egin hemen klik ibilbide ertain eta luzeko autobusen zerbitzu berezien eta ordutegien berri jakiteko: Iruña - Tolosa, Bilbo - Tolosa, Bartzelona - Tolosa, Madril - Tolosa, Valentzia - Tolosa, Vigo - Tolosa eta Cáceres - Tolosa.

Egin hemen klik TSST-koen ordutegi berezien berri izateko, Irura, Villabona, Asteasu, Andoain, Lasarte, Zubieta, Usurbil, Aginaga, Ospitaleak, Unibertsitateak, Amara edo Donostia badituzu abiapuntutzat.

Egin hemen klik Asteasu-Tolosa autobusaren ordutegiak ezagutzeko.

Egin hemen klik Amezketatik eta Berastegitik Tolosarako autobusen ordutegiak ezagutzeko.

 

Biek Tolosako erdialdean dute geralekua, festa izaten den lekutik oso-oso gertu. Ikusi geralekuak mapa honetan.

 

 

Zer du berezi Inauterietako egun bakoitzak?

 

Gure blogeko aurreko post honetan aurkituko dituzu Tolosako Inauterietako berezitasun guztiak eta xehetasun guztiak, egunez egun. Aholku bat baino gehiago ere aurkituko duzu. Irakurri hona etorri baino lehen!

 

Zer programazio dute Tolosako Inauteriek?

 

Eragile askok hartzen dute parte Inauterietako egitaraua egiten eta, horregatik, denentzako ekintza eta jarduerak daude. Gainera, aukera izango duzu egitarautik kanpoko une eta ekintza askorekin gozatzeko; izan ere, zerbait nabarmentzen bada Tolosako Inauterietan herritarren parte-hartzea da. Baldintza bakarra dago: Tolosako festa honetaz gozatzeko gogoa izatea.

Hemen klik eginda, egun bakoitzeko egitaratu osoa aurkituko duzu: ze txaranga ateratzen den, zer ordutan diren zezenak, zer kontzertu izango diren, noiz ateratzen diren buruhandiak eta erraldoiak, noiz den danborrada... Ondo apuntatu planak!


 

Nola girotu Inauteriak iritsi baino lehen?

 

Prestatzen hasi nahi baduzu eta giroan sartu nahi baduzu Tolosako Inauteriak heldu baino lehen, entzun Tolosako Inauterietako abestiekin osatutako playlist-a, gure kaleak hainbeste animatzen dituzten txarangen musikarekin.

 

Hemen klik eginda Inauterietako abestien txaranga-partiturak aurkituko dituzu. Eta letrak, berriz, liburu honetan.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA