Euskal Herria Plaza: Gazteentzako apartamentuak

Tolosako Udalak, 2017ko irailaren 7an, Alkatearen 2017/1533 zki.dun Dekretu bidez, Euskal Herria Plazako 1B eraikinean gazteentzako zuzkidura bizitokien esleipendunen zerrenda eta itxaron zerrenda osatzeko zozketaren oinarriak onartu ditu.

Deialdi honen xedea hauxe da: Euskal Herria plazan gazteentzako zuzkidura bizitokiak hutsik gelditzen direnean, apartamentuak esleitzeko adjudikatarioen zerrenda eta itxaron zerrendak osatzea.

EPEA: Zuzkidura bizitokiak dira, erabilera zesio erregimenean lagatzen dira eta zerbitzuak gehienez 3 urterako izango dira ezingo direlarik luzatu.

BALDINTZAK:

Etxebizitza hauek esleitzeko oinarrien ezaugarri nagusiak hauek dira:

1. Adinari dagokionean, hemezortzi urte beteak izatea eta hogeita hamabost urte baino gehiago ez izatea eskaera aurkezteko urtearen amaiaren (abenduak 31)

2. Tolosako udalerriarekin eduki beharreko loturari dagokionez, jarraian aipatzen diren baldintzetako bat bete beharko da, gutxienez:

• Tolosa ohiko bizilekua izatea eta bertan erroldatuta izatea, gutxienez urtebete, oinarriak GAOn argitaratu eta hurrengo egunetik atzera kontatzen hasita.
• Tolosan 10 urtez erroldatuta bizi izana.
• Tolosarekin lan lotura izatea, gutxienez 5 urte, oinarriak GAOn argitaratu eta hurrengo egunetik atzera kontatzen hasita.

3. Baldintza ekonomikoei dago-kienean, urteko, 3.000-25.000 arteko diru-sarrera haztatuen baremoa ezartzen da. 2016 ekitaldiko diru sarrerak. (2016 errenta aitorpena)

4. Beste etxebizitzarik ez izatea.

ESLEIPENDUNEN ZERRENDA ETA ITXARON ZERRENDA EGITEKO ERABILIKO DEN HAUTAERA.
Esleipendunen zerrenda eta itxaron zerrenda zozketa publiko bidez zehaztuko da. Zozketaren eguna eta lekua behin betiko onartuen eta baztertuen zerrendarekin batera jakinaraziko dira. EPEA: Apartamentu  hauen esleipenean parte hartu ahal izateko inskripzioa Tolosako Udaletxeko Erregistroan egin beharko da, azkeneko eguna 2017ko urriaren 19a izango delarik.