Markina Xemeingo ‘LARRUZ’ ahuntz gaztak irabazi du Euskal Herriko gaztarik onena hautatzeko ESNEKI txapelketaren IV.edizioa
38 gaztandegitako 86 produktu aurkeztu dira Euskal Herriko Gazta eta Esnekien Lehiaketaren laugarren ediziora.
Gazta eta bestelako esneki ekoizle eta zaleen topaleku bihurtu da gaur Tolosa berriro ere, IV. Esneki Euskal Herriko gazta eta esnekien azoka bereziari esker. Tolosako Udalak, HAZIk eta Eusko Jaurlaritzak sustatuta, eta Basque Culinary Center, Esneki zentroa - Leartiker, EFRIFE, GIFE, Esnekigileen Elkartea eta Tolomendi laguntzaile dituela, laugarren edizioak euskal esnekigintzaren kalitatea eta aniztasuna nabarmendu ditu berriro, lehen sektorari balioa emanez.
Euskal Herriko zazpi lurraldeetan ekoiztutako esne, gazta eta jogurt mota guztien lehiaketa da ESNEKIren hitzordu nagusiena. Aurten, 38 gaztandegitako 86 erreferentziak hartu dute parte, zortzi kategoriatan banatuta: gazta freskoak, pasta bigunak, gazta urdinak, behi gazta onduak, ardi gazta onduak, ahuntz gazta onduak, jogurtak eta behi esne pasteurizatua. Parte hartu duten gaztandegi guztiek norbere esnearekin ekoizten dituzte produktuak.
Maila bakoitzeko irabazleen artean hautatu da txapeldunen txapelduna, hau da, Euskal Herriko gazta onenaren izendapena jaso duena. Markina Xemeingo Larruz gaztandegiko ‘Larruz’ ahuntz gazta izan da garaile. Pozarren jaso ditu trofeoa, diploma eta txapela ban eta Gorka Muniozguren anaiek.

Publikoak ere izan du aukera lehiaketako gaztak dastatzeko, epaimahaiaren lanarekin batera, Beotibar pilotalekua irekita egon baita goiz osoan zehar.


.jpg)

