GOXUA: gozo-zaleentzako paradisua, larunbat honetan Tolosan

Hitzordua
Informazio gehiago



Dastaketak, tarta-lehiaketak, ikastaroak… Datorren larunbatean, urriak 29, Tolosa ekintza gozoz beteko da.

Urtero bezala, Tolosako Trianguloko azoka gure gozotegien erakusleiho bilakatuko da: tartaz, bonbaz, erroskilez, txokolatez, turroiz eta euskal pastel erraldoi batez beteko da, bisitari guztien sabelak konkistatzeko. Azken hau Tolosako gozogileek ‘Eguzki’ elkartearekin batera egindakoa izango da, eta ondoren, bertaratutako guztien artean banatuko da pastela: 1000 zati inguru banatzea espero da!
 


Goxuak ere zuen alderik gozoena ezagutu nahi du, eta horregatik, aurten ere postre lehiaketa antolatu du. Aurten bi kategoria izango dira: sagar-tarta onenaren eta euskal pastel onenaren sariak banatuko dira.

Beti irinarekin, labearekin eta gozoarekin etxean bueltaka dabilen horietako bat bazara, zure talentua erakusteko garaia da! (Izena emateko epea zabalik da ondorengo esteka honetan hilaren 27ra arte. Lehiaketaren oinarriak hemen). Eva Arguiñano, Elena Arzak eta Armintz Gorrotxategik osatuko dute postre onenak aukeratuko dituen epaimahaia.

 


Horrez gain, goizean zehar etxeko txikiek ikastaro batean parte hartu ahal izango dute. Ikastaro horretan, euskal pastelaren galletak egiten ikasiko dute, Tolosako gozogileekin elkarlanean. Tailerrean parte hartu nahi duenak izena eman beharko du, hemen klik eginda topatuko duen formularioan.

Familian gozatzeko plan gozoa!

Informazio guztia goxua.eliker.eus webgunean 
goxua.eliker.eus .

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA