Itzuli da HARAGI, galdu ezin duzun haragi eta txingarraren nazioarteko topaketa

Hitzordua
Informazio gehiago

 

Maiatzaren 19tik 22ra, jateko, edateko, ikasteko eta gozatzeko, haragi ekitaldiaren hirugarren edizioa.

Zer da HARAGI?

HARAGI, urtero Tolosan (Gipuzkoa) haragia eta parrilla maitaleentzat ospatzen den ekitaldi nagusia da.

Munduko hainbat tokitako parrilleroak eta chefak hurbiltzen dira Gipuzkoako udalerrira parrillaren teknikak eskaini eta erakusteko asmoz.

Nazioarteko topaketa maiatzaren 19an hasiko da Donostiko Basque Culinary Center-ean ospatuko den kongresuarekin  -izen-eman-  eta hurrengo egunetan, maiatzaren 20tik 22ra,  Tolosara pasako da.



 

HARAGI ez da soilik jatea gustatzen zaienentzako ekitaldi bat, HARAGIk, sukaldatzea eta parrilleroen teknikak ikasi nahi dutenentzat ere “SUA Espazioa” eskaintzen du. Bertan, Tolosako txuleta tradizionala nola erre, ze ebaketa teknikak erabili, txingarra nola piztu, edo erretzeko moduari buruz ikasiko da. Guztiz gozatzeko esperientzia gastronomiko bat da. Kontuz! Ez geratu zure sarrera gabe

Tolosako ekitaldia ostiral arratsaldetik emango zaio hasiera Zumardi Txikian inguruko sukaldari ezagunenekin. Bertan, Foodtruckez gain, zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango duzu. Ostiral arratsalderako plan perfektua.

 


Chuletas asandose en Tolosa

 

Asado en el evento HARAGI

 

Degustación de pintxo en HARAGI

 

Casa Nicolas en HARAGI Tolosa

Larunbatean, hilaren 21ean, txingarrak goizetik piztuko dira, Triangulo Plazan Nazioarteko haragi errekien dastaketari hasiera emateko. Eguerditik gauera bitartean, Zumardi Txikira eramango dute jaia. Bertan, pintxoak, La Salve garagardoa eta zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango duzu.

Programa osoa ezagutu nahi baduzu; ordutegiak, parte-hartzaileak, espazioak… ikusi informazio guztia hemen.

Pintxo dastaketak, zuzeneko erreketa ikusgarriak, zuzeneko musika, Foodtruckak eta giro bikaina! Galduko duzu?

 

Nola iritsi Tolosara?

Artikulu honek Tolosara bazkaltzera gosea eta etortzeko gogoa zabaldu badizkizu, ez duzu zertan kezkatu, oso ondo komunikatutako herria baita. Beste artikulu honetan Tolosan non aparkatu edo garraio publikoko zer konexio dituen azalduko dizugu.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA