Konfinamendutik ateratzeko faseak

1. fasea

2. fasea

3. fasea

Koronabirusak eragindako konfinamendutik irteten hasteko lehen aste honetan zein datozen asteetan garatuko diren faseetan merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen alorrean kontuan hartu beharreko hainbat gomendio eta irizpide zehaztu dira.

Asteek eta faseek aurrera egin ahala, zehaztutako irizpideak aldatzen joango dira, egoera berrietara egokituz. Dena den, alarma egoerak oraindik indarrean jarraitzen duela kontuan hartu behar da, eta, hala, bereziki merkataritza eta zerbtizuen sektorean diharduten saltzaileek zein haietara joan behar duten bezeroek orain arte zehaztutako prebentzio eta segurtasun neurri guztiak jarraitzea eta errespetatzea beharrezkoa izango da.

 

Sektore bakoitzaren errealitatera egokitu diren gomendioak eta irizpideak mantendu beharko dira konfinamendua aritzneko datozen faseetan.