Udal-gobernuko organoak.

Hitzordua
Informazio gehiago

Gobernu Batzordea

Lehendakaria: Olatz Peon Ormazabal
Bokalak: Patxi Amantegi Zubiria
Nerea Letamendia Belloso
Jokin Azkue Arrastoa
Iñigo Alonso Sarasibar

Gobernu batzordearen saioak:

Alkatetzako aretoan astero egitea, astelehenean, goizeko 8:00etan. Dena den, Alkateak, arrazoituz, ahalmena izango du egunez eta orduz saioa aldatzeko.

Alkateak ahalmena izatea abuztuan, Eguberrietan eta Aste Santuan Gobernu batzordearen saio egunak aldatzeko.

Helburuak:

Alkateari laguntzea bere ahalmenez baliatzeko orduan; gobernu lanen koordinazioa; alkateak edo Udalbatzak delegatzen dizkion ahalmenez baliatzea; eta legeak berak ematen dizkionak.

Funtzionamendu arauak:

  • Ohizko nahiz aparteko bilera deialdiak hogeita lau ordu aurretik egingo dira. Ohizko bilkura deialdia pertsonalki egingo zaie batzordekideei. Aparteko eta presako bileren kasuan, gai zerrendari ekin aurretik, bileraren premia erabaki behar du Batzordeak, eta erabakia gehiengoak hartzen duena izango da.
  • Deialdiarekin batera banatuko da gai zerrenda.
  • Zinegotzi guztiek jasoko dute bilera aktaren kopia bat.
  • Gaien espediente osoa Idazkaritzaren eskuetan egon behar du deialdi bezperan. Erabaki proposamen egin aurretik, hartarako beharrezkoak edota oinarrizkoak diren dokumentuak eta txostenak agertuko dira espedientearekin batera; eginbehar hori, espediente bakoitzaren ardura duen funtzionarioak beteko du.
  • Batzordeari gastu proposamena egiten bazaio, nahitaezkoa izango da Kontuhartzailetzak egindako aurrekontu izendapena aurkeztea, proposamenaren bideragarritasuna egiaztatu ahal izateko.
  • Deialdia egin eta Gobernu batzordea elkartu bitartean, zerrendako gaien espedienteak batzordekideen eskura egongo dira Idazkaritzan.
  • Batzordekideen gehiengo absolutuak agertu behar du Gobernu batzarra eratzeko. Quorum-ik ez badago, bigarren deialdian eratuko da. Hura handik ordubetera egingo da, eta hiru kiderekin nahikoa izango da Batzarra eratutzat jotzeko.
  • Gobernu Batzarraren bilera deliberatzailea bada, ezin izango du erabakirik hartu. Eztabaiden emaitzak irizpen modura jasoko dira.
  • Gobernu Batzarraren bozketa bidez hartuko ditu erabakiak, Udalbatzak, alkateak edo legeriak emandako ahalmenez baliatzen denean.
  • Udalbatzarrak emandako ahalmenez jarduten duenean, dagokion batzorde informatzailearen txostena eduki behar du aldez aurretik.
  • Alkateak Gobernu Batzordearen bileretara deitu ahal izango ditu batzordekide ez diren zinegotziak eta udal pertsonala, informazio edo elementu gehiago eduki ditzaten erabakiak hartzeko orduan.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA