San Joan jaietako soinu-banda: San Joan zortzikoa

Hitzordua
Informazio gehiago

San Joan zortzikoko lehen notak entzutean tolosarroi emozioak azaleratzen zaizkigu, baina ba al dakizu nondik datorren eta zer dioen letrak?

Eduardo Mokoroa tolosar musikagileak idatzitako letrak dira Sanjoanetako zortzikoarenak. Lehen aldiz, San Joan eguneko bezperaren gauean, ekainaren 23an, entzuten dugu Andre Maria Plazan pizten den suarekin batera.

Andre Maria elizako kanpaiekin batera, gaueko 22:00etan, Udal Musika Bandak hasiera ematen dio San Joan sua saltatzearen erritoari, alkatea izanik lehen saltoa egiten duena. Hau girotzeko, Bandak San Joan Martxa jotzen du. Ondoren, suaren errautsak besterik geratzen ez direnean, Udaberri Dantza Taldea oholtzara igotzen da, lehenik Urdiain eta segidan, Gipuzkoako hainbat dantza dantzatzera. 

Momentu hau da Santa Maria kapera, oholtzara igo, eta San Joan zortzikoa a capella abesten duena. Nahiz eta bertsio dezente izan, ezagunena eta jaietako soinu-banda dena hiru ahotsetakoa da, Tenore eta Baritono ahotsak gain hartzen dituelarik eta Orkestra eta Organorako atondua. Horretaz gain, San Joan egunean Andre Maria Parrokiako Meza Nagusiaren bukaeran ere interpretatzen da.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren kontzertua, Mocoroaren omenez

Aipatzekoa da aurtengo urtarrilaren 31n Leidor Aretoan ospatutako kontzertua. Arakil Fundazioak Eduardo Mocoroa omendu zuen Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin batera, zeinak  lehen aldiz jo zuen tolosarraren errepertorioa, obra ezezagunak nahi ezagunenak interpretatuz. Azken hauen artean, ezin zuen falta San Joan zortzikoak. Ondorengo bideoan, kontzertuan interpretatutako San Joan zortzikoa ikusteko aukera paregabea aurkezten da.

Azkenik, hona hemen, abesti liluragarri honen letra, San Joan jaietan zuk ere abestu ahal dezazun:

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA