Hitzordua
Informazio gehiago

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA

2020ko urriaren 27ko akta

1. 2020ko urriaren 20ko ohiko bilkurako akta onartzea.

2. Onartzea hautaketa proben deialdia eta oinarriak, arkitekto plaza bat eta administrari eta artxiboen kudeatzaile plaza bat hornitzeko, Tolosako Udaleko langile kontratudun finkoak funtzionario bihurtzeko.

3. Onartzea hautaketa proben deialdia eta oinarriak, Tolosako Udaleko gizarte langile plaza bat hornitzeko.

4. Onartzea hautaketa proben deialdia eta oinarriak, Tolosako Udaleko Euskara eta Hezkuntzako buruaren plaza hornitzeko.

5. Onartzea oinarri arautzaileak eta deialdia, Tolosako merkataritza eta ostalaritza sektoreetan tokiko ekonomia indarberritzeko laguntzak emateko.

6. Onartzea Tolargi SL enpresarekin hitzarmena sinatzea, Tolosako Euskal Herria plazako arkupeetako zoladura berritzeko obrak egiteko.

7. Onartzea Gipuzkoako Ur Partzuergoarekin hitzarmena sinatzea, Tolosako Euskal Herria plazako arkupeetako zoladura berritzeko obrak egiteko.

8. Onartzea "24.1 Iurramendi pasealekua"ri buruzko hitzarmena azkendutzat emateko prozedura abiaraztea. Entzunaldi epea irekitzea.

9. Hasierako onespena ematea “24.1 Iurramendi pasealekua” Hiri Antolamenduko Plan Bereziari (ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren mende).

10.Dekretu hauen berri ematea:
   2020/1687 Dekretua:  2020/45 eta 2020/46 faktura zerrendak.

11.Dekretu hauen berri ematea: 2020ko urriaren 9tik 15era  (2020/1607-2020/1663)

Gobernu batzarreko akta eskuratu