Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

Ostegunetan 17:00etatik 19:00etara etortzeko, EZINBESTEKOA da hitzordua izatea.

ESKATU HITZORDUA

2021eko uztailaren 6ko akta

1. 2021eko ekainaren 22an egindako Gobernu Batzarreko akordio hauek berrestea:

  • Tolosako Alondegi plazan zentro gerontologikoa eta aparkalekua, eguneko zentroa eta hirugarren adinekoentzako apartamentu tutelatuak egiteko eta ustiatzeko emakidaren kontratuaren aldaketa, adineko pertsonentzako eguneko arreta zerbitzu berezia eskaini ahal izateko.
  • Tolosako parke, lorategi, berdegune eta kaleko zuhaitzen mantentze-lanen zerbitzukontratuaren azken luzapena, eta prezioaren berrikuspena egitea.

2. Akta hau onartzea: 2021eko ekainaren 22ko ohiko bilkurakoa.

Gobernu batzarreko akta eskuratu