Tolosa Goxuak aho zapore ona utzita itxi du beste edizio bat

Hitzordua
Informazio gehiago

Mamitsua izaten da urriko azken larunbata Tolosan

Larunbat honetan, gure artisauek egindako gozokiak probatzeko prest dauden bisitariz bete dira kaleak. Urriaren 28a egutegian tolosarrek eta inguruko jende askok markatutako eguna da, urtero Triangelu Plazan biltzen baikara gure gozorik gustukoenak eskuratzeko. Eta aurten ere hala izan da, tailer eta lehiaketek parte-hartze ona izan dutelarik.

Ximena Zeberiok Sagar Tarta onenaren saria irabazi du, eta Marixel Orozkok bigarren onenarena. Hala erabaki du Elena Arzak, Armintz Gorrotxategi eta Nieves Saizarrek osatutako epaimahaiak. Lehiaketara aurkeztutako 14 tartak "kalitate handikoak" izan direla azpimarratu dute. “Hala ere, Ximena eta Marixelenak nabarmendu dira postreek zuten zapore handiagiatik". Lehenengo saria 240 euroko erosketa txekea izan da, eta bigarrena, 180 eurokoa. Txeke horiek Tolosako hiru gozotegietan (Eceiza, Ibañez-Gozona eta Rafa Gorrotxategi) erabili ahal izango dira produktuak erosteko.

Aurtengo haurren tailerra ere arrakastatua izan da, pantxineta egiten ikasi dute Tolosako 3 gozogintzen eskutik eta etxeko txikienek postre gozo-gozo bat eraman dute etxera. 

Goiz osoz Trianguloan jarri diren 22 postuetan, erroskillak, pastelak, txokolateak, ponpak eta xaxu ezagunak aurkitu ahal izan dira, besteak beste. Urtero gozoki ezberdin bat aukeratzen da Goxua azokako protagonista gisa, eta edizio honetan, pantxineta izan da izarra. Festan zehar, euskal gozogintzako pastel tradizional hau dastatzeko aukera izan dute bertaratutakoek, gaur egun ere oso ezagun izaten jarraitzen duena. Eta horixe izan da, hain zuzen ere, plazan egindako tailerrean parte hartu duten gazteek egin duten errezeta.

Beste asteburu borobil bat, hurrengo azoka bereziaren esperoan gelditzen gara: Esneki, azaroaren 4an

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA