Tolosatik oinez: mendian barrena deskubritzeko hiru ibilbide paregabe

Hitzordua
Informazio gehiago

Natura, lasaitasuna eta paisaia ikusgarriak eskura dituzu ibilbide zirkular hauekin.

Tolosan eta inguruan ez dugu urrutira joan beharrik naturaz eta mendiaz gozatzeko. Hainbat ibilbide zirkular aurki ditzakegu, maila eta luzera ezberdinetakoak, baina guztiek dute bere xarma: baso trinkoak, larreak, bide lasaia eta bistaz beteriko tontorrak. Hona hemen hiru proposamen mendizale egun baterako:

PR-Gi 2007: Zarateko bira

Zirkuitu honek Zarate inguruko baso eta landazabalak zeharkatzen ditu, eta ingurune lasaian ibilaldi atsegina eskaintzen du.

  • Luzera: 7,4 km
  • Iraupena: 2 ordu eta 35 minutu inguru
  • Zailtasuna: Erraza

Ibilbidea Tolosako Bedaio auzoan hasten eta amaitzen da. Egin klik hemen ibilbidearen buruzko informazio gehiago lortzeko.

PR-Gi 74: Intxurren inguruan

Ibilbide zirkular honek Intxur mendiaren inguruak hartzen ditu, eta hainbat paisaia eta ingurunez gozatzeko aukera dago bidean zehar.

  • Luzera: 10,3 km
  • Iraupena: 3 ordu eta 15 minutu inguru
  • Zailtasuna: Ertaina

Zirkuitua Tolosako Aldaba auzoan hasi eta bukatzen da. Egin klik hemen informazio gehiagorako.

PR-Gi 114: Urkizu-3-Zirkularra Monteskutik

Ibilbide honek Monteskuko baserri ingurutik abiatuta bira ederra egiten du, baso, larre eta gain txikien arteko konbinazioan.

  • Luzera: 11,71 km
  • Iraupena: 3 ordu eta 30 minutu inguru
  • Zailtasuna: Ertaina

Informazio gehiago Wikiloc-en aurki dezakezue, hemen klik eginez.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA